Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak eta lanak

Umetako jolasak eta lanak <p>Umetako jolasak. Mutilen jolasak: txapetan... Jolasen inguruko azalpenak. Umetan baserrian lan asko egin behar izaten zen eta igandetan bakarrik izaten zuten denbora lagunekin jolasean egiteko. Umetako lanak: itulan egin, sutarako egurra ekarri...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak. Mutilen jolasak: txapetan... Jolasen inguruko azalpenak. Umetan baserrian lan asko egin behar izaten zen eta igandetan bakarrik izaten zuten denbora lagunekin jolasean egiteko. Umetako lanak: itulan egin, sutarako egurra ekarri...

Transkripzioa

- Beste jolas bat mutikuetan-eta izeten zan txapetan: hormako harri baten jo txakur haundixa, eta kanpora botaten zan, eta bestiek be baitta. Eta holako zer baten barruen sartzen baeuen, irabazi eitten euen batek. Zela esaten jakon horri? Txapetan. Txakur haundixe maillaz mailla eindde hormie joten erabiltten gittuen. Eta gero oiñao dokien-edo hori. Kalien be eitten da, oinddio aurten be eingo da zeozer.
- Maria: Mondrauen-eta dau afiziño hori.
- Orduen kategorixatxue izengo zan baiña, ogerleko zuri-zurixe, neuk be eskutan ibilitta dauket-eta, asko ez bada be, duruekin eitten zan. Bota distantzia batera, ifiñi puntu bat, hemetik bota eta hara zeiñek hurrago ifintten eban; edo blanko han eittia gatxa izeten zen baiña… Batzuk hobeto beste batzuk baiño. Hori be bastante eitten zan.
- Orduan baserrixetan lan asko, umetan be bai, baiña jolasteko denporia be izaten zenduen?
- Maria: Domekie, e, domekie bakarrik. Bestela, batian ittaurrien ein bihe zala, bestien su-egurre ekarri bihe zala, orduen ez euen txapaik.
- Orduan domekia izaten zan?
- Maria: Domekie jolasteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia