Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Txori-klaseak: batzuk ugaritu egin dira; beste batzuk urritu

Txori-klaseak: batzuk ugaritu egin dira; beste batzuk urritu Txori asko etxe inguruan. Eleiz-txoriak asko ugaritu dira. Hegazti klase asko presa inguruan; gaur egun txori desberdinak ikusten dira. Kukuaren inguruko esaera desberdinak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txori asko etxe inguruan. Eleiz-txoriak asko ugaritu dira. Hegazti klase asko presa inguruan; gaur egun txori desberdinak ikusten dira. Kukuaren inguruko esaera desberdinak.

Transkripzioa

- Errekia ez, baiña esaten dozu basua aberatsa zala. Txori klase asko?
- Bai, bai.
- Eta zela ikusten dozue, batzuk galdu egin dirala?
- Maria: Txori klase asko gure etxe inguruen. Baiña bandarak, e. Eta zegatik? Ganau pentsuek dabiz, bai. Hola illunkera aldian bueltatxo bat ittera fan bai, eta txio-txio-txio, bandarak. Hola txalo bat edo bi jo ta urteten dabe bandarak.
- Zer da, txori klase bardiña?
- Horreik bai, horrek esaten dauena bai. Elex-txorixak edo esaten jakuen. Eleixetan edo teillatuetan dittue afixak.
- Maria: Ugarrittuta dago hori. Eta nik pentsetan dot igarri eitten debela eskupetaik ez dagon etxie, e. Ze horreik tiro baten bota leikez, e, ehun iguel.
- Esaten dauela batzun batzuk igual… Harrapetako badago sisteman bat. Jana ifiñi faten dien lekuen, da saran bat, hor badao sisteman bat. Kasik ikusi be eitten ez dana. Eta ha joten dauenien burua pasetan daue eta atzera ezin urten. Han zulotxotik, eta orduen dago peskioi, fan eta ra! Ra! Ra! Eta ixten bozu sarie han, katuek be bai, eta jentiek be bai. Baiña ez, hori esan eitten daue, neuk ez dot ikusi.
- Maria: Oin berriz hemen presatik paittie-eta asko dabil.
- Oin bai. Oin bestelakue, txori-klasie, kanbixaute dao.
- Maria: Gure semiek botaten dauenien zelaixetan satsa edo puriñe edo esatekue, atzetik horrek paittok bandaran etorten die. Eta belaak be bai.
- Belaak, buff, zenbat bela.
- Eta esan dozu okilla erdi desagertuta daguela?
- Bai, bai.
- Eta zu umia ziñanian asko ikusten zenduen?
- Bai, hartzen zittuen. Okillak e…
- Maria: Okillak dezente lehenao, oin ez dakit nik.
- Kukue ezta, e, txantxangorrixen afixan arrautzie…
- Maria: Kukuek edozein lekutan. Berak ez dittu ataraten, baiña beste batzui afixan bere arrautzak ixten dutse.
- Nagi arraixue!
- Kukua be ugarixa izaten da?
- Ez hori be lehenau gehixao entzuten zan.
- Maria: Bueno, oin be kukue entzuten da datorrenien, oindio ez jaku etorri.
- Esaeraren bat badago, kukua entzuten danian?
- Bai. Noiz da hori Erromako…
- Maria: Poltsikuen dirua. Erramue eta Erromako zubixa, esaeria. Kukue Erremu Egunien Erromako zubixen pasatzen zala.
- Pasau eitten ei euen. Nundik etorten ete zan?
- Maria: Hori esaeria izengo zan. Eta gero ba honutz etortzen zan, itxuria.
- Baiña Santixautarako ixildu eitten da. Eta da txori…
- Maria: "Gagarrillian mutu", esaten dabe-ta. Garagarrilla berriz "julio".
- Juliuen kantuen ittiari ixten utsa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia