Elgeta (Gipuzkoa)

Babak eta gaztainak egunero

Babak eta gaztainak egunero <p>Baba jaten zuten egunero. Baserrian beti egoten zen zerbait jateko. Gaztainak ugari batzen zituzten eta 4-5 hilabetean egunero jaten zituzten, batean erreta eta bestean egosita. Gaztainak kontserbatzeko ilbeheran buelta ematen zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-031-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baba jaten zuten egunero. Baserrian beti egoten zen zerbait jateko. Gaztainak ugari batzen zituzten eta 4-5 hilabetean egunero jaten zituzten, batean erreta eta bestean egosita. Gaztainak kontserbatzeko ilbeheran buelta ematen zitzaien.

Transkripzioa

-Ze jaten zenduen orduan? Ze jaten zan basarrixan?
-Basarrixan normala ba babia. Gaur babia ta bixar babia ta etzi be babia ta; atzo be bai ta falta izaten ez zanian pozik. Hoixe.
-Baserrixetan baiña goserik ez zan pasauko, ezta, eongo zan zeoze.
Ez. Beti agertzen zan zeoze, patatia edo berduria edo, hau edo hori beti. Esnia kalera eruaten zan baiña ostian beti azia edo porrua edo lekia edo, zeoze beti agertzen zan eta. Gaztaiñia berriz burdika gaztaiñia, hasi Domu Santuetan edo lehentxuao eta ia sasoe honetara artian gaztaiñia akaberaik barik. Holakotxe pillia eukitzen gendun eta hari konserbatzeko eitten gendun ilbeheran buelta emon. Ilbeheria badakizu zer dan? "Menguante"
-Ilbeheria, bai.
-Hari bueltia emun, bestela geldi-geldixan erne itten zan gaztaiñia; konserbatzeko ba buelta emuten jakon. Ta guk ba lau bat hillabetian edo bostian gaztaiñia eunero. Batian erreta ta bestian egositta. Horretan amakin ez giñan ondo arreglatzen, erreta gehixao gastatzen zan, ta guk erreta jatia nahi ta amak egositta ipintzia nahi gutxiaokin pasatzeko; ta holan ibiltzen giñan.
-Erreta zeaittik gastatzenzan gehixao, gustorago jaten zenduelako?
-Erreta gustorao. Bai. Holakotxe gauzak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia