Zumaia (Gipuzkoa)

Ekaitzetik babesteko lore-sortak erre egiten zituzten

Ekaitzetik babesteko lore-sortak erre egiten zituzten Asentzioetatik San Juanak ingurura arte izaten ziren ekaitzik handienak lehen. Ekaitz gogorrak izaten ziren. Euri asko egiten zuenean uholdeak izaten ziren Oikian, itsasoa igotzen zenean. San Juanetan bedeinkatutako lore-sorta ekaitzetatik babesteko erretzen zen. Urtero lore-sorta berria egiten zen. Lore-sorta zutik jartzeko ("hankak" egiteko) ezpata-lorea erabiltzen zen. Nolakoa den ezpata-lorea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asentzioetatik San Juanak ingurura arte izaten ziren ekaitzik handienak lehen. Ekaitz gogorrak izaten ziren. Euri asko egiten zuenean uholdeak izaten ziren Oikian, itsasoa igotzen zenean. San Juanetan bedeinkatutako lore-sorta ekaitzetatik babesteko erretzen zen. Urtero lore-sorta berria egiten zen. Lore-sorta zutik jartzeko ("hankak" egiteko) ezpata-lorea erabiltzen zen. Nolakoa den ezpata-lorea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harriya ta zetorrenian, ez?
- Bai, harriya ta… Baiña ba al dakizu? Oaiñ ere ekartzen dittu, noixonoix. Baiño orduan ere ekaitzak etortzen zian, e! Ta gaiñea gehienbat izaten zan oaiñ, Asentziyoko gorputz buelta hau, gorputz hau, San Pedro, San Juanak bitartian izaten zian ekaitzik haundiyenak, e!
- Gaiñea gariya orduan…
- Bai. Gariya ebaki ta metak in. Ta bezebillen ekaitza jata botatzen. Ta geo Oikiyan itten zian ujalak. Itsasua haundiya baldin bazeon, maria iyotzen du Oikira.
- Bai, e?
- Bai, bai, bai, bai.
- Bertaiño, e?
- Bai, bai, bai. Berta ta […] pasa, gaiñea. Leheno presa zan estaziyuen parian, ur-presa. Eta harañoxe iyotzen zun leheno. Baiño hua bota zuenetikan, oain goruo´re bai. Eta behetikan itsasua baldin bazan ta goiko ur kargakin, ujalak ertetzen zittun. Ta baita gari-metak bota´re, e! Urak. Oain kanpu hoitan izan diela? Bai, bertakuak ere ikusitakuak bagea. Esan nahi nuke, gari metak bota itten zittun. Baiño ekaitz haundiyak izaten zian leheno´re, e!
- Eta ordun, San Juanetako lore-sorta horrekin…
- San Juanetako lore-sorta horrekiñ, ba, ekaitzan defentsako bezela, o laguntza eskatzen zan, o zeatuta, bai.
- Eta urtero, ordun, lore-sorta berriya […] eta…
- Bai, bai, bai. Urtero sorta. Eta da…
- Eta, zaharrakin ze iten zan?
- E? Haiek, emandako haiek, itxian banatu o zeatu. Esan nahi det, bai… Ta […] apaingarri o zean ematen zian. Larrosa kapullo batzuk, o beste zintal hori [izaten] giñun, eta… bai! Baserri ingurun beti da loria, gutxi-asko, osatzen gendun sorta. Baiño lau hanka hoiek, ezpata-lore hoiek. Hori da martxuan hola loratzen dan zea bat da, baiño du oiñarriya zapata du lore horrek, ezpata-loria.
- Lore zurixka hori, hori-zuri bezalako bat?
- Batzuk zuriya badue ta beste batzuk horiya´re bai. Ta beste batzuk moria dia, e!
- Bai.
- Liriyuak bezela.
- Bai, horrelako batzuk, ezta?
- Bai. Udaberriyan hola jazintuak eta zeatzen dia tankera horretakuak. Baiño oiña du. Loriak beak du zapata. Kutxilluakin berdin-berdin iñ ta lauekin lotzen zan lore-sorta. Tak! Bai. Zea, kalartxo txuriyekin, zinta zuriya o lotu, zeiñek baiño zeiñek sorta earraua!
- Korapillua in… Hau korapillo hau nola esaten dezue zuek?
- Korapillua. Ez, ez, ez, ez! Korapillua zan. Ta geo, korapilluakin ta, baiña geo laxo txiki batekiñ lotzen zan txuriya. Baiño besuan sorta haundiya eramaten zan, e! Bai! Hantxen eukitzen zan, bakoitzak bere zean, eleizako zean, hantxen.
- Eta hori etxia ta zaitzeko zan, ez?
- E? Etxiak zaitzeko, bai. Ekaitza zaitzeko. Ekaitzan, itxian defentsa bezela zeatzeko.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia