Elgeta (Gipuzkoa)

Ilargiaren eragina baserriko lanetan

Ilargiaren eragina baserriko lanetan <p>Lehen ilargiari asko begiratzen zitzaion baserriko kontuetarako. Simaurra ilbeheran ateratzen zen, bestela berotu egiten da eta. Sutarako egurra ere ilbeheran botatzea komeni da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-031-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ilargiari asko begiratzen zitzaion baserriko kontuetarako. Simaurra ilbeheran ateratzen zen, bestela berotu egiten da eta. Sutarako egurra ere ilbeheran botatzea komeni da.

Transkripzioa

-Lehen ilargixari inportantzia haundixa emoten jakon baserriko lanetarako?
-Bai, bai, hoixe. Esan dotsutena [...], eta gero ganauei azpixak, ximaurrak ataratzeko be "menguante", ilbeheria hobia izaten zan, bestela berotu itten zan, ilbarrixan berotu itten da gauzia.
-Eta esaten dabe arbolak botatzeko...
-Bai. Sutarako egurra bota bihar bazan be ba ilbeheran, bestela ilbarrixan bota ezkero holako egur bat ipiñi bai sutan eta han sua ta hamen atzetikan ura urtetzen otsan.
-Bai, e?
-Bai. Sua hamen eta hamen atzetikan ura ilbarrixan botatakua bazan.
-Humedadia edo...
-Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia