Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Abadearekin harremana

Abadearekin harremana Abadearekin baserritarrek izaten zuten harremana nolakoa zen.
Tamaina:
Abadearekin baserritarrek izaten zuten harremana nolakoa zen.

Transkripzioa

-Lehenago gerra aurretik esan dozue abadia-eta auzo bakoitzian bana zeuala, abadetxia be egongo zan, eta abadiakin relaziñua zelakua izaten zan ba? Errespetu haundixa eukiko zontsen.
-Baiña hemengo abadia ez zan /etzan/ izen gosia bapez.
-Emaztea: Esan gura dot hola..., hemen beste auzo batzutakuak esaten daue ba bueno!, abadiek, e, Kontzeziño egunien oillandia, Pazkua Egunien ez dakit zer eruen bihar, gero ez dakit zenbat arrautza, eta beti eskien.
-Beti zeoze abadiai erueten.
-Emaztea: Baiña hau ez, hemengue ez.
-Garixe danok hartzen auen, garixe. Baiña hamenguek...
-Emaztea: Etxien be falta eitten auela eta.
-Eta ifiñi auen dirue zeozer. Zeoze emun eta se acabó la... Eta beste auzo danak segidu euen lehengo...
-Emaztea: Lehengo ohitturan, bai.
-Kostunbria.
-Hor sentiduen hemen egon zana konsideraue edo.
-Bera bertakua zan?
-Elgoibartarra zan.
-Emaztea: Hantxe hil zan, lobaakin hil zan, eta gu fan giñen bi-hiru bider bisittetan be. Baiña hor sentiduen izen zan oso moderaue. Beste batzuk esaten daue, buenooo! ... oillandie hazi bihar, bestien arrautzak, bestien ez dakit zer.
-Noberandako falta eta.
-Urtian ez dakit zenbat egun holako jeneruak zertzeko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia