Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ez ziren auzotik irteten

Ez ziren auzotik irteten <p>Umetan ez zuten joera handirik izaten aldameneko auzoetara joateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan ez zuten joera handirik izaten aldameneko auzoetara joateko.

Transkripzioa

- Zuek umetan hara [Otalorara] joaten ziñazien?
- Ez dogu guk jokera haundirik erbestera fateko, lehenago ez euen hainbesteraiño, auzotik ez euen urteten.
- Maria: Auzo bakotxak bere…
- Auzotik ez geuen urteten. Larriñora fan gintzen oin urtebete, Txikiñeko Dolores eruen geuen. Bera sekule Larriñon egon barik euela, eta laurogei urte euken. Ta sekule Larriñon egon barik.
- Baiña orduan erromerixetara eta asko mobitzen ziñazien, oiñez, batetik bestera?
- Maria: Honek gero gazte-denporia Bitorixan kriau…
- Bueno, eta hemengo nire lagunak be nora fango zien ba, iñora be ez.
- Maria: Zuk bost urte han ein ziñuzen, zeoze ingo euen hemen geratu zienak be.
- Orduan auzo bakoitzeko umiak auzo barruan?
- Auzo inguruan, bai, auzo barruan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia