Aretxabaleta (Gipuzkoa)

San Juan eguneko ospakizunak

San Juan eguneko ospakizunak <p>San Juan sua etxe guztietan egiten zen. Kanta zaharra. San Juan "sortie".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juan sua etxe guztietan egiten zen. Kanta zaharra. San Juan "sortie".

Transkripzioa

-San Juanetan gaiñera sua egingo zan?
-Hori da, san juan sua, bueno!, hori urtero. Hemen be etxe gehixenetan eitten da. Etxe bakotxien.
-Eta ohitturarik egoten zan, ez dakit, kanturen bat?
-Emaztea: Bai: "San Juan dala/ San Juan dala/ Porta Letaiña goxien/ hamalau atso/ hamalau atso/ tronpeta joten/ zazpi astoren gaiñien". Beste hamalau/ beste hamalau/ asto bateren (?) gaiñien". "Garixek eta artuek gorde/ zapuak eta subak erre/ biba-biba San Juan berde!". Hori kantatzen da. Ointxe be bai gure umiak eta hori kantatzen dabe.
-Hori suan inguruan kantatzen da edo?
-Suan inguruan.
-Orduan ohittura batzuk oindiokan mantentzen dia.
-Oindio bai, bai. Geu alegintzen ga mantentzen eta geure semia be bastante... Horrek tradiziñuok gordetzen badaukou ohittura puxkat. Eta gero San Juan sortie bedeinkatzen da elixan. Lora sortie.
-Ipintzen dana ate onduan?
-Emaztea: Ez. Aparte eitten da beste sorta bat elixara erueteko. Han bedeinkaketan da eta hori urte guztien daukozu kamaran.
-Iezkue oiñ erre eitten da.
-Emaztea: Bai, iezko sortie oiñ san juan sue eitten danien erreko da, ezta? Eta berriz ointxe, geuk ez dogu eitten hori, baiña palan hartzen zan prasa pixkat, su pixkat, eta hola hodeixa eta txarra euanien, handik bedar batzuk ipini ta ataratzen zan kanpora.
-Zelako ohitturak.
-Emaztea: Hori ohitturioi ba beti. Ta ointxe hemen ez dot ikusi hori ohitturioi baiña Gontzarrin hori beti, beti.
-Oiñ gauza barrixak bihar diela, baiña gauza batzuk ez litzakez /elitzakez/ kendu biher baiña.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia