Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bidegintza; lehenengo autoa baserrira noiz ekarritakoa

Bidegintza; lehenengo autoa baserrira noiz ekarritakoa Bidea ere asko hobetu da azken urteotan. Bidegintza kontuak; hasiera batean eskuz eta auzolanean egindako lana. Poliki-poliki bideak hobetuz joan ziren. Lehenengo autoa noiz eta nondik ekarri zuen. Gasteiztik Aretxabaleratako bidaia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bidea ere asko hobetu da azken urteotan. Bidegintza kontuak; hasiera batean eskuz eta auzolanean egindako lana. Poliki-poliki bideak hobetuz joan ziren. Lehenengo autoa noiz eta nondik ekarri zuen. Gasteiztik Aretxabaleratako bidaia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kamiñua lehen ze zan?
- M: Bidia, bide zaharra.
- Burdibide edo halako…?
- P: Bai.
- M: Pixkat konpondu ta hola todounokin ta, ba, kotxiek ibiltten giñuzen…
- P: Beti ibili ga´ geruao hobetuao guran. Bidegiñen lehenengo eskuz [ein giñuen]. [Irabandi] Arientzaraiño eskuz. Apur bat zabaldu ta todouno puskat bota paliaz ta kotxie pasetako bestien, justo samar. Gero gehitxuao, gero Boliñaraiño zeoze. Baiñe eskabadoraik eta ez euen ta dana eskuz. Ta hori danoi auzolanien, e! [Auzoko dana]… auzoko jentie juntauta.
- Eta gitxi gorabehera akordatzen jatzu ze urtetan ein zenduen bidia?
- M: Hau kamiñuau?
- Bai. Bueno, edo lehelengo…
- M: A! Lehelengo horrek bidiek? Ba… horrek ein zien berrogeta…
- P: Bai, urte askotxo da.
- M: Berrogeta hamar urte.
- P: Urte askotxo da!
- M: Berrogeta hamar urte.
- P: Automobillek pasau ezin euen…
- M: Bai, […] zanien, […] zanien.
- P: Bai.
- M: Orduentxe ein eben.
- P: Bai. Automobillik ezin zan etorri artien ezelakoik be. Ta ordueintxe hasi giñen pixkatxo bat zabaldu eta apurtxo bat hobetzen.
- Eta ordura arte, bueno, ba, plazara edo nunbaittera jeisteko?
- M: Astuen.
- P: Ba, plazara… bai, bai.
- Astuakin, ta bidia zer? Neguan eta, lokatza ta…
- P: Bai, bai, bai, ba, euen moduen, ahal zan moduen. Ez auen orduen kotxien amesik be ez auen. Ez eueken ez alkatiek ta ez [alkatetxuek] kotxeik. Ta…
- M: Hori bidioi pixkat konpondu zanien ekarri giñuan, ba…
- P: Geuk be bai ta beste batzuk be bai. Ta oin, berriz, badakiu, danok bana.
- M: Zitroen furgonetatxo bat.
- P: Bai, makiña bat ibili giñan.
- M: Pagau giñun larogei milla pezeta.
- P: Larogei milla pezeta.
- Eta orduan…
- M: Ha zan diru pillua
- P: Bai.
- M: Larogei milla pezeta.
- P: Halaxe da, ba. Vittorixetik ekarri neuen. Hemen euki neuen lagun bat […] lana sortu zanien Telleria zan apur bat jefioi ta harek lagun ein osten. Hemen ez auken kotxe batek be ajenziaik. Hemen Vittorixetik behera, Bergarara bittartien, ez dot uste euenik bat be. Ta haintxe Zitroenan haintxe horrek esan osten […] horrek haintxe erosi leikiela. Ta berak lagun ein osten ta kotxia hartu nauen. Eta kotxia… Nik karneta atarata baneuken, baiña atrebidu ondiok… ta bieldu osten bere lagun bat kotxie ekarteko etxera, ba, Vittorixen hartu ta etxeraiño ekarteko. Zera zan, [Bedoñako Errastiko] Timoteo. Ta hartu geuen kotxioi, Timoteok hartu euen kotxioi, ta Vittorixatik apurtxo bat urten geuen ta “Bueno, oin, ba, heuk erungo dok?” esan osten, ta “Ba, bai”. Nik bolantie, ba, ikesitte neuken. Bueno, ba, banatorrek. Ta kamioi bat etorren aurrien ta “Hi, beraana ez fan gero, e!” bera bilddurrez, ta “Ez, ez, ondo fango nok”. Eta [trankil] etorri nitzen. Gero berak be ekarri euen zati baten barriro, baiña Mondraura, bera Mondraura fan biher zan ta. Ta Mondrautik Atxabaltaa primeran ekarri nauen, ta baiñe ezebe ikutu be ein barik eta ondo. Ha exitue zan; ya ondo ta ya esta. Gaur arte.
- Oseake, lehelengo autuak istorixia daka…
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia