Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lehenago lursail gehienak soroak ziren; basoak aldatu egin dira

Lehenago lursail gehienak soroak ziren; basoak aldatu egin dira <p>Auzoaren inguruko kontuak. Basoak; soroak. Zelai gutxi zeuden lehenago; gehienak soroak izaten ziren: artoa, garia, arbia eta baba ereiten ziren, besteak beste. Basotik ira ekartzen zuten: noiz eta nola batzen zuten. Orbela ere ekartzen zen basotik. Aginaga (Bergara) inguruko basoak. Orokorrean basoak asko aldatu dira; orain gehienak pinudiak dira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoaren inguruko kontuak. Basoak; soroak. Zelai gutxi zeuden lehenago; gehienak soroak izaten ziren: artoa, garia, arbia eta baba ereiten ziren, besteak beste. Basotik ira ekartzen zuten: noiz eta nola batzen zuten. Orbela ere ekartzen zen basotik. Aginaga (Bergara) inguruko basoak. Orokorrean basoak asko aldatu dira; orain gehienak pinudiak dira.

Transkripzioa

- Basuak-eta, hemen zelaixak beti zelai izan dira?
- Lehenau garixe eta artue-eta erein ein biher zan eta labrau eitten zien. Dana labraua zan, bai. Dana ez esateagatik, zeozer ez, baiña onena bai. Hau gure errekie dagon lekue-ta sekula ez zan zelai izengo, beti labrauta zeozer: garixa, hartue, arbixa, babie… Enfin, biher zana.
- Labraua zati gehixena, eta basuak urrintxo geratzen zien?
- Maria: Basuek aparte dauz.
- Basuen eitten zan idie. Ganauen azpixak eitteko hori derrior biher zan. Udazkenien hori lan bat izeten zan formala. Idaak ekarri, bere sasoien heltzen die, septienbrien azken inguruen, eta ekarri. Eta oin orbela be egoten da udazkenien jausitta leku batzuetan, oindio ida barrixak urten barik…
- Maria: Idie gastaute eta orbela ekarri.
- Hori eindde nau neu be.
- Maria: Hemen basuek bastante urrin jausten jakuz. "En cambio" neure… Gontzarrin, ni bizi nintzen lekuen han hurrien geunkazen basuek eta dana.
- Horrek etxe onduen.
- Bentajia, ez?
- M: Bueno! Ide sailla garbi-garbi. Zelaixen moduen ide sailla. Oin danak piñu sartute daz, baiña orduen…
- Eta hor Gontzarri inguruan basuak zer izeten zien, pagadixak?
- M: Pagadixek asko.
- Baiña oin gutxiago egongo da, ezta?
- M: Hango piñuek ba ointxe berrogeta hamar urtetik honuzkuek. Baiña horrek ide saillok garbi-garbixek zienak ba danak piñu daz. Idie ze garrantzitsua zan, garbi zela eukitzen zien. Harek ba azpixak eitteko-ta. Oin gauzak ganbixau die, ta oin, e, dana piñua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia