Zumaia (Gipuzkoa)

'Xey' lantegia; 70 urte inguruko hazkunde industriala

'Xey' lantegia; 70 urte inguruko hazkunde industriala <p>'Xey' lantegia 1970-72 inguruan etorri zen Oikiara. Lehenago Donostialdeko Ergobin zegoen. Oikiara etortzean jende asko hasi zen bertan lanean eta kanpotik ere etortzen zen jendea. 1975 inguruan hirurehun langiletik gora zituen. Aurretik, 'Pollos Oikina' etorria zen, eta Elgetatik 'Modelo' ere etorri zen gerora. 70 urte inguruko industriaren hazkundea. Inguruetara ere fabrika handiak etorri ziren (adibidez, papelera Aizarnara).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

'Xey' lantegia 1970-72 inguruan etorri zen Oikiara. Lehenago Donostialdeko Ergobin zegoen. Oikiara etortzean jende asko hasi zen bertan lanean eta kanpotik ere etortzen zen jendea. 1975 inguruan hirurehun langiletik gora zituen. Aurretik, 'Pollos Oikina' etorria zen, eta Elgetatik 'Modelo' ere etorri zen gerora. 70 urte inguruko industriaren hazkundea. Inguruetara ere fabrika handiak etorri ziren (adibidez, papelera Aizarnara).

Transkripzioa

- Eta Xey noiz etorri zan hona, honea? Noiz jarri zuen?
- Oain dala hoeta hamabost urte, o. Urte hontan izango dittuk, hoeta hamabost urte izango dittuk.
- Año setenta edo… setenta y dos, edo?
- Bai, hortxe, hortxe. Bai hortxe, setenta, setenta y dosian o hola izango huan. Setenta y dos o hola izango huan. Bai, hoeta hemezortzi aurten diala uste diyat.
- Eta hemen inguruko jende asko ta […] bertan, ez?
- Geo, geo Oikiyatikan-ta ta jende asko bertakua, zea horrea, berta, ta geo jendia kanpotikan’e etorri huan. Geo Zumaia ta, Oriyo ta, Zarautz ta. Geo bea lehen zean izandakua huan, Ergobiñ eondakua, Donostiko Ergobin. Ta geo hor Astigarraga alde horta ta, han’e zabillen jendia Hernanikua ta. Beno, ba, buelta haundiko zea, jendia. Orduan asko, jende asko ibili giñan gu. Hua honea etorri ta… el año setenta y dosian etorri huan ta hamen setenta y cincuan hirurehun ta berrogei bat lagun o bagiñun guk hor, e!
- Bai, e?
- Asko jendia hor.
- Asko.
- Asko ibili huan jendia.
- Ta orduan, e, herriantzako e…
- Bai, bai, bai, bai.
- …laguntza izango zan, ez?
- Bai, honbre, honbre! Bai, hemen bertako jende…
- Dirua’re ekarriko zun.
- Basarri, basarritar jendia ta hemen bertakua ta.
- Ta ordurarte basarritan ta lanian […] ibilitakuak […].
- Bai, ba! Ni… nere edadekuak ya danok lanian zeautakuak gaittuk, e!
- Bai, ez?
- Danak kalea.
- Zuen edadekuak ez.
- Nere edade, gure edade ta aurrea, hiruroeta bost bat urte o, hoiek hiruroeta bost urte [uain…dikan] gora duazenak, hoiek basarriyan zeautakuak. Baiño behin, ni… nere edadekuak ya danak zeara.
- Gerra, gerra ondoren jaiotakuak asko ta asko ya fabrikan lanian.
- Bai, bai, bai. Tallar, fabrika, fabrikan lan [indakuak gehio] Oikiyan. Banaka batzuk gaittuk hola zean, baiñan gehienak zeautakuak hemen, nere lanian ibilitakuak dittuk hemen.
- Eta Xey izan zan horrela fabrika lehenbizikua?
- Geo etorri huan hamen, beno, Pollos.
- Pollos Oiquina.
- Pollos lehenotiyo… Pollosen’e jende asko ibiltzen huan! Ta geo Xey etorri huan. Ta geo etorri huan Modelo, Elgetatikan etorri huan. [Getai arteko] zean, badakik.
- Bai.
- Ta handikan etorri huan. Ta hua itxi iñ huan. Ta geo Aizarnazabal hamen hurrian bestia.
- A, bai.
- Hor, hor’e papelera ta hasi hittuan, papelera haundiya ta hittuan hor eta.
- Ta hoiek’e gutxi gorabehera… garai hortan.
- Gutxi gorabehera… bai. Bai, lehentxio zeoze, urte paren bat o lehenotiyo o holaxe etorrita…
- Sesenta y…
- Bai. Setentan o hola esango nittun zea ta’re. […] dittuk hamengo…
- Ordun kanbiyua, orduan hasi zan, ez?
- Kanbiyua, ordun, ordun, ordun hasi…
- Hirurogeita hamarrian gutxi gorabehera.
- Bai. Hor, hor hasi huan zea o, nahiko kanbiyua o ta. Basarriyan-ta ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia