'Xey' lantegia; 70 urte inguruko hazkunde industriala<p>'Xey' lantegia 1970-72 inguruan etorri zen Oikiara. Lehenago Donostialdeko Ergobin zegoen. Oikiara etortzean jende asko hasi zen bertan lanean eta kanpotik ere etortzen zen jendea. 1975 inguruan hirurehun langiletik gora zituen. Aurretik, 'Pollos Oikina' etorria zen, eta Elgetatik 'Modelo' ere etorri zen gerora. 70 urte inguruko industriaren hazkundea. Inguruetara ere fabrika handiak etorri ziren (adibidez, papelera Aizarnara).</p>