Fabrikako lana eta baserrikoa batera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lantegian egunean 10-12 ordu lan egiten zuten eta etxera etorrita han ere lanak egin behar. Larunbat goizetan ere lan egiten zuten hasieran eta hori kendu zenean lasaitua hartu zuten.
- Auzoa: Oikia
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ZUM-009/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Ta geo bakik, esan detena. Leheno, hi, tallarrian […] hitun ta, gu udaan ta ordu asko in behar izaten giñun ordun, tallarrian orduan. Hamar ordu t’erdi itten [genittun] [laneko], hamar ordu, hamar ordu t’erdi, hamabi’re makiña bat aldiz iñak gaittuk!
- Bai, ez?
- Bai. Eta berriz itxea etorri ta berriz itxian’e jardun in behar! Hua izaten huan!
- Klaro!
- Han zuluan pasatzen huan euna ta berriz’e hamen etorri ta…
- Ganaua ta…
- Ganaua berriz ta, zeatzeko astiik ez, bizitzeko’re astiik ez! Sapatuan’e lana izaten huan hasieran, hasi giñanen. Geo ya kendu huan. Sapatuan jai itten hasi huan geo.
- Sapatu goizian baiña, ez?
- Bai.
- O goiz ta arratsalde?
- Ez, goizian, goizian. Ta geo ya sapatua zea in huan, kendu huan ta. Geo pixkat lasaixio, hi, asteburua pixkat trankillaua, hi. Basarriyan’e beti izaten huan [lana], han ez huan jairik izaten.
- Ez!
- Ez. Lana izaten huan, han ez bazan, hamen.
- Fabrikan lana iten duna ta gero kalian, ba, ondo, baiña…
- Bai, bai. Bai, kalian […] ondo, bai, bai, baiña…
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!