Mallabia (Bizkaia)

Zer jaten zuten

Zer jaten zuten Zer jaten zuten. Taloa; morokila. Taloa zelan egiten zuten. Gosaria.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zer jaten zuten. Taloa; morokila. Taloa zelan egiten zuten. Gosaria.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Talue egunero? Hoixe egunero! Goxien ta gabien.
- Talua ta esnia edo…
- Talue ta esnie.
- …morokilla edo…?
- Morokilla be bai, baiña guk geuk gehixa´ usetan gendun talue morokille baiño. Beste batzuk talue usetan… edo… morokilla usetan eben… Gustau zelan eitten zan. Baiña…
- Eta talo-erretzaille onena etxian zein izaten zan? Ama ala…?
- Horri esan.
- Zer ein?
- Talo-erretzaille onena…
- Ona zan.
- Bai?
- Nire suegrie eskasa.
- Bai?
- Eitten zittuen lodixek, honakotxe senderakuk. Nik ezin…
- Taluek onak eitten zien.
- …Nik ezin jan ha. Neri gustetan jata talue azal bi.
- […]
- Bai. Ein bai? Talue erre, ta… Ze eitten dotset, ba, nik? Kendu eitten dot hona?
- Ez, ez, ez, ez. Nik ondo hartzen detsut. Mobidu eitten zara ta ondo hartzeko zeuk esplikatzen dozuna. Lasai.
- Bale, bale. Behintzet zeuk dakizu zer ein biher dozun.
- Bai, bai, bai, lasai.
- Ba, taluoi, hoixe, azal bikue neri gustau. Baiñe, ba… asko kostaten da talue, izerdixe ta… Honek mutillok, barritz, nok bete? Ez, egixe da. Bueno, taluek [nik txikitxuek-eta dakiraz] eitten, e! Oin atzamarrak be ezin dabe ein ta…
- Urdaixaz-ta jaten zan asko, ba!
- Urdaixaz. Ta urdixaz ta gozue talue [izen biher eban].
- […] zartainkada bat urdai ta gero taluek erre ta bueno!
- Esniaz gero gaiñin.
- Talua zelan eitten zenduan?
- E? Talue…
- Talua zelan eitten zenduan?
- Zelan? Hor dao taluek eitteko egurrezko oholezkue be. Baiña… Talue? Holantxik joten eitten da talue.
- Lehenengo orie ein biher da, orie…
- Eta oria zelan eitten zenduan lehelengo?
- Orie? Ure, ur beruaz, ta ondo ontzen bada, ha be hobie egoten da talue be, e!
- Ondu ein biher…
- Ondu ein biher da ondo. Ondu, ondu esaten da honan.
- Bai, masia ondu…
- Masia ondu. Masia ondu. Gero eitten die honakoxe bolatxuk, bolatxuk, taluen tamaiñue. Ta gero, ha eitten da… Batzuk behien eitten eben zeran gaiñien.
- Hor ez da eitten ondo.
- Ez. Nik neuk zer bat neuken eindde, ba, […] honakotxe bat. Hortxe egon be eingo da ointxe be, baiña iguel da. Holakotxe haunditxuao bat, biribille [itten] zan…
- Talo-parie.
- Talo… talo-ohola. Talo-parie hori dok, baiñe talo-ohola. Ta… Goixen egongo dok igul hor, parien.
- Bardin da. Ohola […]…
- Bai. Ta, ba, nik eitten neban haintxe. Hartu altzuen ta… Atzamarrak be oingo moduen zubixe eindde barik zuzenauek eta hantxe. Baiña mehie talue, e! Mehie. Ta, ba, gero, ba, eukitten dozu, eukitten dozu zera…
- Bai, lasai. Biharbada trabia eingo detsu edo…
- Ez, ez, ez, ez duke trabraik, beoni eingo deutset igul…
- Orduan, denporia bihar izango zan, ez? Talua holan…
- A! Bai. Bai, hoixe, hoixe.
- […] suak be […] eban, sua ta prasie.
- Laster eitten die. [Sua…]
- Han paran emon buelta bat eta gero parrillan “ra!” ta bueno!
- Bai, [dauen modun bai, dauen modun]. Biher dan modun erre bai taluek? Bai, baiña paran lehelengo nik buelta bi, azala in artin. Azala inddekun parrillan, hortxe parrillan, prasie azpittik ta gora-gora holantxik urteten dabe, ba, ondo ondute ta zertute bada´. Ta honek erre ahala guztixe honek jan! Horixe! Ta jatie hoba; hoba jatie be. Ta, ba, holantxik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia