Mallabia (Bizkaia)

Amezti baserria nolakoa zen

Amezti baserria nolakoa zen Amezti baserriaren egitura. Logelak zelakoak izaten ziren. Sukaldea zelakoa. Beheko sua. Eskaratza. Korta bistan. Ganadu-askak; ganadu-bentanak. Lehengo bizimodua; konformidade handia. Laratza. Trebera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amezti baserriaren egitura. Logelak zelakoak izaten ziren. Sukaldea zelakoa. Beheko sua. Eskaratza. Korta bistan. Ganadu-askak; ganadu-bentanak. Lehengo bizimodua; konformidade handia. Laratza. Trebera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amezti basarrixan habitaziñorik-edo eukitzen zenduen ala bakoitza... ala danak batera habitaziño batian?
- Kuartuek?
- Bai.
- Kuartuek danak bana. Bueno, danak bana ez. Mutillek, esate baterako, mutil bi badaz edo lau badaz, ba, ohe bi kuarto bakotxien, ta, ba, ohe bitten, ba, mutil bi edo...
- [...]
- E?
- Bai, kuarto baten [libre] ohe bi, ta hiru-lau lagun ta...
- Oin be bai, oin be bai horrek, e! Oin be bai horrek. Egoten zien. Ta, ba, mutillek mutilleta´, neskak nesketa´, ba, euren kuartuek euren ohiekin.
- Eta sukaldia-ta zelakua izaten zan? Sukalde haundixa izango zan, ez?
- Bai...
- Hauxe da sukalde konpleto bat, hauxe tamañuau. Baiña zelan? Bentana txiki-txiki bat-edo hor, behien losak eta bueno!
- Hamentxe [...] bentana txiki-txiki bat.
- Baiña zeure basarrixan orduan zuk ezautu zenduan sua erdixan eta...?
- Sua erdixen ez, erdixen ez, baztarrien.
- Baztarrian?
- Baztarrien. Esate baterako, hantxe sue, hamen bentanie... Lehen butanorik edo zerik be ez euen, txaparik be ez; hangotxe suaz. Hamen be bai, e! Neu etorri ta gero ta gero be hementxe be suaz hangotxiaz.
- Ta orduan tximinixarik-eta be ez zan egongo...
- Tximinixie beuen, baiña ez zan egoten...
- [...]
- ... danien ez zan egoten, e! Baiña beuen tximinixie.
- Gerora ipini zan, ez, toki askotan?
- Han nere jaixotetxien. Hemen be beuen tximinixia. Bai.
- Baiña leku batzutan [...]...
- Ez, ez. Bai, bai, ez euenak be asko. Lehen be, lehen be, tximinixak-eta, etxiek be, ba, pixkat kategorixie eukenak eta ez eukenak eta zaharrak eta barritxuauek eta... Barri-barri asko ez, e! Baiña holantxik.
- Orduan, gaiñera, sukaldian ordu asko emongo zian, ez? Ama-eta koziñatzen, erropia garbitzen, gero...
- [Hemen] ganauek bistan.
- Ganauak bistan. Eta gero gabetan, gaiñera, edo artuakin zeozer edo...
- Bai! Hemen arto-pilla haundi bat...
- ... edo artilliakin lanian...
- Hau, hau, ba, ni hona etorri ta gero gauzie pixkat adelantau... asko ez ondio.
- Bueno, etorri ta... honek ein dila, honek [haundi] haundixok ein dila hamabost urte [...]...
- Bai, hamabost. Hogei be ixengo die , baiña iguel da. Eskaratza ein zala be, eskaratza arrgelau bitten eindde da, baiña eskaratza ein zala be ixe hogei bat ixengo die. Dana dala. Lehen holantxek atrasau eben gauzie, dana. Dana, ez bat bakarrik. Etxe danak esan nahi dot.
- Jenerala zan, ez? Orduan korrientia ganauak-eta...
- Bai, bai, bai, bai. Ba, hemen kortie hamentxe, hamentxe hormian handiko partetik. Ganau-askak hortxe ta aska-bentanak badakizu zer dien ganauenak? Ba, hemendikaldetik.
- Hemendikaldetik...
- Ta, hemen, bedarra be bai, artue be bai... horraxeaiño dana beteta egoten zan hau.
- Ta ure? Bedarra [...]...
- Eurixa zanien bedarra bustixe [beuen], ein ure be bai.
- [...]
- Lehengo, lehengo bizimodue ta lehengo gauzak...
- Bai, halakuak zian, ta...
- Halantxe izan da, kittu. Danentzako zien harek halantxik.
- Baiña jentie konforme bizi zan. Seguramente oin baiño konformidade haundixaua euan, e!
- Eta laratzarik edo eukitzen zenduen?
- Ze?
- Suan ipintzeko laratza edo...?
- Laratza? Bai, oin be bai. Han. Hortxe da´.
- Han [...] eseitte.
- Baldie be haintxe dauko gure alabiek. Ez dakit [horreri] ze objetutarako, baiña erositta barri-barrixe, goittik behera ez dakit nik zer sartu ez [daittien], ez dakit zer... Dana dala, behintzet, laratza, hangotxe suaz eitten zan koziña dana lehen. Bai. Bueno!
- Hau osokue da txapie.
- Hori, ba, horregaittik. Lehen beheko suan eingo zan, ez? Aspaldi-aspaldi behintzat...
- Horixe! Horixe!
- Bodie be, bazkarixe...
- Treberie ta parrillie ta horrek...
- "Treberia" zeri esaten zetsazuen?
- ... geure bodie be...
- Honi.
- E?
- "Treberia" zeri esaten zetsazuen?
- A! Treberie, parrille ta trebera. Hortxe dao.
- Zetako erabiltzen zan treberia?
- Kazuelarie eukitteko. Hamentxe, e! Sutetik kanpora. Bodie, bazkarixa, hamentxe, koziñerie ekarritte, hementxe, sutetik kanporutz. Ez jakixat hemen bestaldien ez dauen, hemendikaldeti.
- Hau da parrillie...
- Hori parrillie dok.
- Hau...
- Argixak ez detsu trabarik eitten, ezta?
- Zeuk ikusi... Hemendikaldetik! Taluek erreteko parie ta bixek jaz.
- Taluak erretzeko palia esan dozu, ez? Orduan talua be sarri jango zenduen...
- Hau da treberie. Honi ipintten jako brasie azpixen...
- Eta hor koziñatzen da?
- Hor kazuela bat gaiñien. Sagarrak be parrillan erreten di´. Hortxe dao taluek erreteko parie be.
- [Hau da] taluek erreteko parie.
- Oin gaizki, gero grabauko dittut, bestela...
- [...]
- Talua be egunero jango zan, ez?
- Zeuk dakizu ze komeni jatzun ipinttie...
- Bai, bai, lasai.
- Bueno, ba. Talue egunero? Hoixe egunero! Goxien ta gabien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia