Mallabia (Bizkaia)

Lihozko arropak

Lihozko arropak <p>Lihozko ("linuzko") arropak. Gizonari bere amak arreorako eman zizkion lihozko izarak, koltxa-azalak eta buruko-azalak. Koltxa-azalak bordatuta zeuden (alkatona esaten zitzaion). Ardi-lanazko koltxoiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lihozko ("linuzko") arropak. Gizonari bere amak arreorako eman zizkion lihozko izarak, koltxa-azalak eta buruko-azalak. Koltxa-azalak bordatuta zeuden (alkatona esaten zitzaion). Ardi-lanazko koltxoiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erropa haundixak edo izarak edo, liñuzkuak izango zian, ez?
- Garbittu eskuaz danak. Danak garbittu eskuakin lehelengo. Han barrikan egosten zienak be lehelengo eskuaz jabontzen zien.
- Lauskittute.
- Lehelengo. Ez da, gero, ha, bera be gauza edarra izeten, eskuaz...
- Eta zelan esan detsazu horri? Lauskittu?
- Lauskittu.
- Lauskittu. [Honan].
- Pixkat zikin haundiñak kendu ta...
- Bai.
- Lauskittu, hori berbioi ez dakit iñun be [esaten deutsen].
- Lauskittu, ba... Ze esango dot besteik, ba?
- Geuk aitzen dou, baiña honek...
- Bai, bai, bai.
- Eta erropia zelakua zan? Takarra? Liñuzkua edo...?
- Liñuzkuek gitxi eozan, baiña lehen liñuzkue takarra izeten zan. Sendue. Ez dakit, ez dozu ikusi hori teliori sekulo?
- Bai, gogorra, ez?
- Bai. Gero akaso ikusiko dou. Hor, alabiek deko, ba, etxe barritxue eindde ta hari emon neutsen. Euki be gitxi, e? Ehune lehen-lehen dana haxe. Ostiantziengo...
- Honen ume sasoien haixe gongo zan...
- Ostientzengo tela barik. Baiña nire jaixotetxien, ez zan egon hori. Nire suegriek baeukezan batzuk eta emon eutsezan, neba-arreba bi zien, nire gizona ta arrebie. Ba, gizona gripe denporan hil zan ta, ba, gero halan segidu eban. Ta, ba, ezkondu zanien, lehen esaten zan, ba, arrio modure-edo emoten eutsen etxien be bai, ta suegriek emon eutsezan aittai hiru ixera ta hiru koltxa-azal. Horrek koltxa-azalok nik sekulo honaxe artien ez dittut ikusi.
- Kerrue-edo esaten jako horri. Kerruzko...
- Kerrue? Bai, kerrue beste bat izeten dok [...]. Ixetez, dana ehune, baiña kerrue [ixeteko] fiñaue edo ez dakit, ba, zer.
- Kerruzko izerak.
- Bai, bai. Ehunezko izerak. Oin, kerrua izeten da fiñaue, mehiaue edo holan. Ta haretxek emon eutsezan semiai...
- Arreo moduan edo...?
- Bai, bai. Etxien, ba, hiru ixera, hiru koltxa-azal ta burrukuek esaten jakuen. Almuhada lez, hiru burruko azal. Ta senduek, takarrak bai, e?
- Honek [usetako] norberantzako txarrak dia, e? Ni akordetan naz ta...
- Ta, bai. Ta euken harek koltxa-azalak, harek koltxa-azalak badakizu zer zien? Nik be honaxe artien sekula ez dittut ikusi ta, gaiñera, usau be ez nittun ein hemen be. Ixerak bai. Ta harek koltxa-azalak euken, nahiko txiki zin [izeretarako] ohien, baiña koltxa-azalak euken honakotxe...
- Moldaduria.
- ... alkatona esaten jakon. Alkatona. Azulaz eindde garixan dibujue ta beste dibujo bat. Ta hiruretaik bat, egixa esateko, alabiai emon neutsan. Orduan Ondarrura ezkondu zan, ba, ta pixkat afantxuaz emon neutsen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia