Urretxu (Gipuzkoa)

Trukuman sasimedikua

Trukuman sasimedikua <p>Trukuman sasimedikua oso famatua zen. Hark sendatu zuen aita enplastoen bidez. Medikuak ez zekien zer egin.</p>
Tamaina:

Trukuman sasimedikua oso famatua zen. Hark sendatu zuen aita enplastoen bidez. Medikuak ez zekien zer egin.

Transkripzioa

- Kuranderok esan dezu, kurandero bat zeola.
- Bai ta harek eztarrittik, gure amak esaten zon, nik ez... Umea nintzen ta ez naiz [...], hola, eztarrik bi soplatak, holaxen duron, zillarrezko duroa ikusiko zendun? Holako bi soplata bota zittula eztarrittik.
- Bota in zittun?
- Ta harek salbau. Berok eta ahon ez dakit zer jartzen zien eta hurak soltau zianen ba bueno, aitta hobetu.
- Ta kuranderok bazeuzken bere erremediok?
- Bai, bai, Trukuman oso famatue zan garai hartan. Gero hura´re hil zan baiño, bai, oso, oso. Harek, zeakin, nik ez dakit ze enplasto, hortxe Goldenekoen amak eitten zion enplastok, eta beste belarren batzun uyak eta, haekin. Oin indizio bat ipiñi ta "ya está" baiña, antibiotikon bat eman ezkeo baiño, ordun ez penizilinaik eta ezer ez zeon.
- Ezer ez zeon, e? Baiño eongo zan kuranderoz aparte, eongo zan medikua, herriko medikua?
- Bai Don Joxe hori mediku ona zan hemen, hura. Gero Oñatibia, gero etorri zan. Baiño guk ordun hori gendukan, Don Jose Albisua. Albisu.
- Ta zein zeon hobe ikusita, medikua, edo kuranderoa?
- Ba, horrek ez zion zeaik hartzen, mediku horrek. Mediku ona zan, baiño ezin zion azertau hura zela kendu. Ta harek zijon bezin pronto esan zion. Zauzkala bi soplata ta haiek botatzen ez bazittun itto egingo zala.
- Eta nola ba zeuzken hor hoiek?
- Eztarriye itxi barrutik, bai. Barrua juteko zea eta arnasia hartzeko zea itxi, bai. Eta gero handik aurrea, gero ondo [...].
- Ondo sendau zan?
- Ondo geatu zan gero, bai.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia