Ibarra (Gipuzkoa)

Osaba tuberkulosiarekin eta etxean inork jakin ez

Osaba tuberkulosiarekin eta etxean inork jakin ez <p>Osaba tuberkulosi kutsakorrak jota hil zen, eta hil ostean konturatu ziren etxekoak. Orduan medikuak aztertu zituen familiako guztiak, eta beste hainbat neurri hartu zituzten osaba egondako gela desinfektatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Osaba tuberkulosi kutsakorrak jota hil zen, eta hil ostean konturatu ziren etxekoak. Orduan medikuak aztertu zituen familiako guztiak, eta beste hainbat neurri hartu zituzten osaba egondako gela desinfektatzeko.

Transkripzioa

- Ta osaba ni etxen neola hil zan, ta neoni bakarrik neola. Gaiñea, ama aillatu zan hamabitan kaletik etxea beti bezela, ta gaixo zeon ta, kanpotik buelta inda etxea etorri zan, ta izugarrizko arnas hots haundiye. „Ama —aillatu zai neon— ama, osabak ikeragarrizko arnas-hotsa dauke” eta “Ui! zoaz azkar goitikan behera. Esaiozu apaizai ta medikui etortzeko, azkar! jun goitik behera!”, ta hala jun. Ez dakit zenbat urte izango nittun. Zenbat izango nittun, ba? Ta etortzeako osaba hil in zan. Gaixo zeon, e.
- Ta amak nola antzeman ziyon, ikusi o...
- Ba, ez, arnasa hua emen zan, zea, esaten zaio, azkeneko hotsa, hola, karraka bezela esaten zaiona, azkeneko arnas-hotsa, esaten zaiona, hola, zurrunka, zurrunka esaten zaiona, hoi. Nik ez nun pentsatu hoi izango zunik, baiño [...]. Geo, zea, gaiñea hua hil zanen, denok jun giñen mediku batena Tolosaa gaztek, ta ama ta’re ustet baietz, eta rekonozimentua in ziguten. Bai. Emen zaukan, esto... “tuberculosis contagioso“. Ez dakit bagiñikiun; hoi gero zeatu zan.
- Ta danok aber gaixotasuna bazenuen.
- Denok, denok, ume guzik, bai, denok jun giñen.
- Noa jun ziñaten?
- Tolosaa, hortako espezialista batena, petxuko espezialista batena jun giñen Tolosaa. Oain ez naiz gogoatzen ze klinika izango zan ordun o, o noa jun giñen, anbulatorioa o, batea o, hoixe ez dauket gogon baiño denok jun giñen.
- Ta ze in zizuen, hola, petxuko arnasa-hotsa aittu ta...?
- Bai, hotsa aittu-ta in ziguten, bai. Ordun ez det uste plakaik-eta atea zigutenik.
- Zu ordu arte... zu jun ziñan sekula medikutaa, hola, ordu arte?
- Ez. Ez dakit jungo nitzen, orduan medikuta jungo nitzen...
- Ta harek esan zizunian alkandora pixkat askatzeko ta...
- Askatu ez, kendu. Kendu ta zeatu.
- Ta?
- Badakizu, in in behar zan ta. Ordun gauza haundie zan hoi. Baiño bildurra’re bai, gaixo ote genden, ja, bildurra’re bai, gaixo ote genden. Eta gero in ziguten, osaba eon zan habitaziyua, Tolosako ayuntamentuak biali zizkigun herriko gizonak o ez dakit zer izango zien, in zuten dena paperakin leiyok eta denak papera “papel de goma”kin, “papel de celo” hoitakokin dana itxi, kuartoko atia’re bai, jarri zuten ontzi baten likido bat kuarton, ta desinfektatu zuten kuartoa. Hoi in ziguten guri. Pentsatu noizko gauzetaz zer dauketen gogon.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia