Ibarra (Gipuzkoa)

Amonak ikasitako bertsoak eta bertsopaperak

Amonak ikasitako bertsoak eta bertsopaperak <p>Amona artzain ibilia zen, eta bertsoak ikasten aritua garai hartan. Tolosan bertsopaperak saltzen zituzten gizonak ezagutu izan ditu Maria Doloresek; <em>Pernando amezketarra</em>ren bertsoak izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IBA-001-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amona artzain ibilia zen, eta bertsoak ikasten aritua garai hartan. Tolosan bertsopaperak saltzen zituzten gizonak ezagutu izan ditu Maria Doloresek; Pernando amezketarraren bertsoak izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta sutondon zuen etxen ipuiak kontatzeko zalia al zan amona?
- Ez zun amonak hola ipuiak kontatzeko… Artzaia… ardi zai ibili zan.
- Bea?
- Bea, Amezketaua zan ta, ardi zai beti. Eta esaten zun nola bere aitak ematen zizkioten bertsok erosita Tolosatik, eta bertsok ikasten zittuela ardi zai zeudela. Eta Markesaren alabanak bazekizkin, kantatzen zittun, `Markesaren alaba´. Nik’e asko nekizkin e! Ahaztuta dauzket, ez deulako irakurtzen. `Markesaren alaba´.
- Beak kantatutako bertsok ikasten zenituen zuek’e?
- Bai! Ikasi... aittu ta ikasi’re bai. Bai, zeatzen giñuzen, `Markesaren alaba´k eta. Beti bertsuak ematen omen zizkien aitak. Eta harek esaten zigun guri, amonak esaten zun, zea, nola esaten zuen… Bai, bai, bai, bai, amonak esaten zun, artzai zeola. Hoi [...] zazu e! Ordun... Nik ezautu dittut Tolosan gizonak bertsopaperak saltzen.
- Bai?
- Bai, bat hanka motza zan. Ez dakit nun... nik ez dakit nugua izango zan.
- Hanka motza?
- Bai, baiño hanka zea ibiltzen zun e, holako gauz bat hankan sartuta. Hanka motza, baiño ez hola hanka postizua jarrita e, aparatoa jarrita eta hola punta xamarren, eta... hola juten zan, hankan gañen hola juten zan. Ta bersok saltzen. Ta erosi’re bai beai.
- Zeiñen bertsuak izaten zian edo ze bertso?
- Amezketarranak, Fernando Amezketarranak asko. Eta ez dizut esango zenbat bertso ta hola baiño... Gui amonak hoi esaten zigun, artzai, ardi zai, ta aitak ematen zixkiola bersuk.
- Denboa pasa.
- Bai, [pasatzen zuen], beti bersok irakurri ta bertsok zeatzen ta hola. Ta guk amona, hola, nik hola ezautu nun amona gure etxen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia