Donostia (Gipuzkoa)

Etxean erditzen, medikuarekin

Etxean erditzen, medikuarekin Etxeko jaiotzetan Almandoz medikua joaten zen Martutenetik. Aurretik zaldiz, Altzatik. Anekdota. Etxean erditzeko prestaketarik ez dela behar dio. Indarra egin eta aurrera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-103-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxeko jaiotzetan Almandoz medikua joaten zen Martutenetik. Aurretik zaldiz, Altzatik. Anekdota. Etxean erditzeko prestaketarik ez dela behar dio. Indarra egin eta aurrera.

Transkripzioa

-Eta etxian, e... umia eukitzia zan normalena, orduan, hasieran, eta norbait etortzen zan? Komadronan bat o… laguntzera?
-Klaro, meikua!
-Medikua?
-Bai.
-Eta komadrona ere bai, ala... ?
-Ez, meikua. Bai.
-Alba: Almandoz.
-Almandoz medikua?
-Medikua, bai.
-Eta nola abixatzen zitzaiyon medikuari?
-Telefonotikan. Guk ez gendun /ezkendun/, baiño hor, etxe hortan zan, etxe, hortxen… ordun, telefonua.
-Alaba: Zaldi gaiñian etortzen zan.
-Geo, gero jarri gendun guk ere, baiño lenbiziko hortxe zan telefonua.
-Eta nola, nundik etortzen zan medikua, Almanoz?
-Martutenetik. Martutene.
-Nola?
-Kotxiakin.
-Eta zaldiyan...
-Ez, tasis, tasisian.
-Eta zaldiyan ez zan...? Zaldiyan?
-Ez, ez, zaldiyan lenokuak izango zian, horrengana, “donde mi marido”, ne gizonangana ta arrebana-ta zaldiz, Altzatik.
-Altzatik?
-Bai. Eta zaldiya uzten zun /uztentzun/ tokiyan, bate lotu gabe eta hantxe eoten omen zan /omentzan/ zaldiya.
-A, bai?
-Bai. Ta bate bat arrimatu da /arrimaua/: “Zaldiya, hoi libre zeok”. Jakin ez harek, zaldiya libre. “Ta alde ingo dik ba honek!”. Eta lokarriya o soka o ba omen zekan, eta arbolan bati lotzen eo zerbait hasi omen zan /omentzan/, eta han hastea zijoala etorri omen zitzaiyon zakurra! Zakurra´re berekin euki.
-Medikuak?
-Bai ba! Ta zaldiya haren kontu, zakurra! Ta bestiak jakin ez.
-Orduan zaldi azkarra, eta gaiñera, zakurra zaindari.
-Zakurra, bai. Holaxen.
-Eta lengo medikuak, eee… Hor, lengo... etxian haurra eukitzeko-ta, zertan, nola laguntzen zuten?
-Nola laundu?
-Bai, ze, ze in bihar da umia eukitzeko etxian? Ze jartzen zan? Ura...
-Geo, izan ta /da/ geo, uretan garbitu! Urakin.
-Eta aurretik, ezer ez?
-Ez.
-Indarra in ta /da/...
-Indarra in ta /da/ “ya está”! Parto ona izan ezkero, normala. Nik ondo, Jainkoai eskerrak, denak ondo izandu itut, bai.
-Eta medikuak ze iten zun?
-Haurra…
-Zilbor-hestia…
-Hestia lotu ta...
-Lotu...
-Bai ba, ta txukundu ta garbitu ta... dena.
-Eta haurrai ze iten zitzaiyon ondo etorri...
-Garbitu, eta geo jantzi.
-Alaba: Bildu, beruan…
-Beruan, toallan o lenbizi bildu, ta geo garbitu.
-Eta garbitu, ur epelakin?
-Ur epelakin geo poliki garbitu eta... jantzi. Nik neonek ez det in. Nei bestiak in diate.
-Alaba: Komadronak.
-Bueno, komadrona... Luisa zitten hemengo komadrona. Hor bizi zan emakume... oso salada. Gaixua hil zan /hiltzan/. Etxe hortan.
-Alaba: bizilaguna.
-Eta ze...
-Hua etxeko bezela ibiltzen zan.
-A, eta etortzen zan laguntzera...
-Bai. Ta batzan launtzea etortzen zan ta geo holako laneta´re bai. Harek, harek in zizkian denak.
-Eta orduan umia ikusteko ondo… itsua dan, ez dan… eta iten zan zerbait? Kandelarik jarri begi aurrian edo holako…?
-Ez, ez. Ez.
-Eta negar, negar itia umiak? Ipurdiyan jo eta holakorik?
-Ez, ez, ez. Berez…
-Medikuak ez zun… ez zitun iten proba batzuk ikusteko umia ondo zeon ala…?
-Ez, geroa hori.
-Geroa?
-Hoi geroa, jungo giñen nik uste det /ustet/, anbulatoiyoa o ez takit noa juten giñan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia