Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Familia handiak baserri guztietan

Familia handiak baserri guztietan <p>Familia handiak etxe guztietan. Erditzeko garaian arazoak sortzen zirenean, ospitalera eramaten zen ama. Parterarik ez zegoen; auzoko emakumeak izaten ziren laguntzen zutenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-016-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familia handiak etxe guztietan. Erditzeko garaian arazoak sortzen zirenean, ospitalera eramaten zen ama. Parterarik ez zegoen; auzoko emakumeak izaten ziren laguntzen zutenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bestela, andrak, esan dozu, umiak-eta baserrixetan-eta edo etxian bertan eukitzen zittuen, ez?
-Umiek? Bai, bateonbati trabau eitten bajakon bidien umioi kanpora datorrela, ba, gizon pillo baten artien nunbaitten hartu bixkerrien eta kalera ekarri eta gero Gasteizera edo norabait erueten euen. Geuri ez jakun tokau holako gauzaik, ezta? geure etxien-eta, baiña nun edo nun izeten zan beti ondo etorri ez umia, eta kanpora, klinikan batera, norabait erueten euen andrioi. Norabait. Nik ez dakit nora.
-Eta bestela, medikua esan dozu ibiltzen zala basarriz basarri; parterarik-eta egoten zan?
-Parterak? Ba holako baserrixetan apur bat ohittute dauzenen batzuk edo. Holako... ba, esku fiñekon batzuk. Betik egoten da persona egogitxuaue, eta medikuek ya esanda zuk atendidu iozu hari, edo neuk ezin bada, zeu fan. Oseake, medikuek emundako libertadiaz, autorizaziñuaz bateonbat egoten zan, bateonbat egoten zan. Ba bat han eta besten bat beste nunbaitten, edo... andran bat. Baiña titulurik-eta ezta-ezta-ezta ezebez. Orduen be umiok jaixoten zien.
- Hori da, ez? Asko gaiñera.
- Asko gaiñera.

Egilea(k): Jon Antxia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia