Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletako medikuak

Aretxabaletako medikuak <p>Aretxabaletan egon ziren medikuak gogora ekartzen ditu. Baserriz baserri ibili behar izaten ziren; besteak beste, umeak mundura ekartzen laguntzen. Mediku bat bizikletaz joaten zen baserrietara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-016-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aretxabaletan egon ziren medikuak gogora ekartzen ditu. Baserriz baserri ibili behar izaten ziren; besteak beste, umeak mundura ekartzen laguntzen. Mediku bat bizikletaz joaten zen baserrietara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Medikuak-eta hemen Aretxabaletan asko ezautuko zenduzen, ez?
-Aretxabaletan ba, bat nik nire denporan bat egon zan; beste bat mediku zaharra, don Severiano, ha sonbrerotxo bateaz ibiltten zan pasiuen gure mutiko denporan. Eta gero don Tomas Agirre. Kotxeik ez euken eta bizikletan ibiltten zan; eta horra zeara, Urkulure edo, horra deiketan utsen. Gero hara goiko basarrira iguel, eta orduen medikuek ibiltten zien, ta ez euen kamiñoik. Kamiñua hor baeuen, baiña -lehengunien be esan notsun-. Bueltan badator bizikleta gaiñien, eta hor kalien entradan baserri bat, Basabe baserrixe, txakurrek hanguek urten dotse, eta bera [...] ta txakurrek hasi die burruken eta jausi bueltaka, izterra apurtu medikuorrek. Bai, izterra apurtu. Eta gero, ba, ez dakit ha holan egon zan denporan ba, Eskoritzakuak edo eingo euen, ez dakit. Orduen medikuek, pentsaizu, Aretxabaletan mediku bat. Eta hori Urkulu aldioi ta harako abixue. Orduen andrak be umiok asko eukitten zittuen, baiña ez zien faten oingo moruen maternidadera eta. Umie ein biher euenien, medikuana. Igual handik etorri eta hara goiko baserrirako abixue, andriek umie ein biher dauela eta; goixeko ordu bixetan iguel, bestetik etorritta. Gero barriro handik etorri eta ez dakit norakue. Beste basarriren baterako eta. Kalekuak ba [gauzen] egogi bertan baiñe, baserririk baserri medikuek asko [ibilli biher izeten euen]. Gaurkuek ein biher baleue hori, eneee! Hola zan.
-Mediku bakarra herri guztirako?
-Danerako. Praktikante bat. Praktikante bat gero etorri zan indizñuak edo holan emuteko-edo. Gero etorri zan. Baiña ni txikixe nintzela praktikanteik ez euen hemen. Praktikantie hona lehelengo etorri zanerako nik igual euko nittuen... Oiartzungo bat etorriko zan lehelengo hona, eta nik iguel eukiko nittuen hemezortzi edo...
-Urtiak.
-Bai, urtiek.

Egilea(k): Jon Antxia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia