Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua; ume ugari etxe guztietan

Antzinako bizimodua; ume ugari etxe guztietan <p>Antzinako bizimodua baserrian. Ume asko familia guztietan; jaio eta berehala bataiatzen zuten. Lehenago ume asko hiltzen ziren; aingeru kanpaia. Medikuak eta abadeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzinako bizimodua baserrian. Ume asko familia guztietan; jaio eta berehala bataiatzen zuten. Lehenago ume asko hiltzen ziren; aingeru kanpaia. Medikuak eta abadeak.

Transkripzioa

- Akordatzen naiz, gaiñera, lehengunian aittatu zenduala, orduan, baserrixetan ume asko egoten ziala.
- Bai.
- Eta osasuna zekanak, bueno, tira…
- Bai, tira. Baiña osasunik ez eukena, “al saco”. Osasunik ez eukena, ba orduen, egun guztietan, egun guztiek, umien kanpaiek, umien kanpaiek diferente joten zittuen orduen, “aingeruen kapaiek” esaten jaten. Umiok jaio ta bigarren, hurrengoko egunien, bautizau ein biher izeten zan hiltten bazan be, bestela zerura be ez zan juaten umioi, ta ez dakigu, ba, zer, linbora edo juaten ei zan ha. Esaten euen linbora faten zala, ta neu ez naz egon oinddio leku… umioi linbora faten zan lehelengo-lehelengo. Orduen, garai hartan, persona bat jausi eitten bazan be, jausi, ezta?, min eindda jausi, hazurrak apurtu edo, hiltten baeuen be, lehelengo abadiaana faten zan jentie; medikuaana gero. Holaxe bizi gintzen, halaxe zala ba. Abadie biher zan bertan ta. Zuk ez dozu hori ezautu. Entzunda eukiko dozu, lehelengo abadiaana. Abadiek “Ene! Abadie! Abadie!”… Ba bialdu deixen eskilleretan gora izengo zan abadioi. Neuk ez dot ikusi bat be faten oinddio, baiña ez dakit.
- Orduan, abadiagana lehelengo.
- Lehelengo, medikuana baiño lehenau. Edo etxien persona bati atakiak, atake batek, holaxe da!, zeindde… zer bat, edozer gauza etxien, ez dakitzu?, pasetan jakola, lehelengo abadiana. Takarraran abadiana; medikuana gero. Ta nik uste dot lehelengo medikue edo sendagillie biheko dala, uste dot neuk. Neuk hala. Lehelengo ha izengo da ta gero bestie etorten bada ta lagun eitten badau ondo egongo da, baiñe biherrezkue mundu hontan bizitteko ha izengo da. Neuri pentsau. Iñok ez dost esan. Neuri pentsau.

Egilea(k): Jon Antxia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia