Mallabia (Bizkaia)

Garizuma

Garizuma <p>Garizuman, Santua tapatuta egoten zen. Ezin dantzarik egin. Arrosarioa errezatzen zen etxe gehienetan. Elizatarrak. Meza nagusia. Etxerutzean, emakumeak kontu-kontari. "Guzur-pague".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garizuman, Santua tapatuta egoten zen. Ezin dantzarik egin. Arrosarioa errezatzen zen etxe gehienetan. Elizatarrak. Meza nagusia. Etxerutzean, emakumeak kontu-kontari. "Guzur-pague".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garizuman, esan dozu, erromerixa kontuak eta... Santua tapauta egoten zan?
- Bai. Tapaute egoten zan azkenengo aste bi pentsatzen dot izeten ziela: domingo de pasión, erremu egune... Edo bat edo bi. Eztakit. Santuk tapau eitten zittuen. Bai.
- Eta orduan, gaiñera, debekatuta dantzan, kantuan... edozer gauza, ez?
- Bueno... dantzan... hoixe! Dantzan batez be. Ta haxe bakarrik izeten zan gurioi, dantzan eittie! Ta ezin ein.
- Aste guztian horren zain, ez?
- Bai, ba! Aste guztie horren zain!
- Etxian errosarixua ta halakuak errezatzen zenduezen?
- Bueno, lantzin behin bai, baiña taberna baten gatxauek die. Hantxe egoten zan igul baten batzuk eta... Igul iños tokau, ba "Bueno, iñor ez dao ointxe ta errosarixua errezauko dou?" edo holakon baten bai, baiñe... Baiñe etxe askotan bai errezatzen zan, etxe askotan.
- Illuntzixan edo [lana edo artua urkultzen zeoze] ta errosarixua...
- Bai, etxe askotan.
- Zeuen etxian elizatarrak zian?
- Ba, aiztie moja dauket. Zeuk esango dostezu.
- Bai.
- Ezta? Zeoze izengo zan. Elizatarrak danak zien ordun. Danak! Ta batenbat ez bazan, apuntau eitten zan ha. Apuntau, e! Baiña danak elizatarrak.
- Orduan mezia ta meza nausixa ta...
- Bai. Goxien egoten zan lehenengo mezie zortziretan edo holan. Ta gaztiek juten zin goixeko meza '. Ta gero meza nausixe, ba, hamarretan, guresuek-eta juteko. Luzetxueue ta...
- Bestiak bueltau eta...
- Bai, bestiek bueltau eta hoixe.
- Orduan, auzuan-eta meza nausixa, gaiñera, izango zan danak alkartzeko momentua, ez?
- Meza nausixen?
- Bueno, ba, amaittuta edo, basarri batekuak eta bestekuak eta pixkat...
- Bai, egoteko edo... Bai. Edo etxerutzien, bidien honutz, andrak kontuk esaten, asteko kontuek. Ta han euen Gerittik honutzien kruze bat. Esate baterako, Agarreko basarrikuk handik jun biher eban, ta [Amilletegikuek]. Ta han egongo zin andrak kontatzen, ba, harei lekuai esaten jakon Guzur-pague. Han egoten zan kruze bat. Gero, handik honutz etorri ta beste... estaziño bat izetie moduen. Beste bat, ba, [Bastaittara] jun biher dabena edo [Saietsana] edo [Uzarra '] jun biher dabenak, ba, han kontu bat edo bi esan ta banatu. Ta hori izeten zan Karabixaldie, behin edo behin karabin bat egongo zan ta. Karabixaldien beste bat ta gero etxera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia