Arrasate (Gipuzkoa)

Santa Agedako gaixoak baserrietan

Santa Agedako gaixoak baserrietan Garagaltza, Gesalibar, Santa Ageda eta Uribarri auzuneei buruzko azalpen batzuk ematen ditu Arantzak. Santa Agedako ospitalean 1.500 emakumeraino egon ziren garai baten. Ospitalea izan aurretik bainuetxea zen Santa Agedakoa. Canovas del Castillo bertan hil zuten. Arantzak gogoratzen du garai batean Santa Agedako gaixo askok inguruko baserrietan lan egiten zutela. Hori horrela izan da orain dela 10-12 urtera arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garagaltza, Gesalibar, Santa Ageda eta Uribarri auzuneei buruzko azalpen batzuk ematen ditu Arantzak. Santa Agedako ospitalean 1.500 emakumeraino egon ziren garai baten. Ospitalea izan aurretik bainuetxea zen Santa Agedakoa. Canovas del Castillo bertan hil zuten. Arantzak gogoratzen du garai batean Santa Agedako gaixo askok inguruko baserrietan lan egiten zutela. Hori horrela izan da orain dela 10-12 urtera arte.

Transkripzioa

- Eta Gesalilbar auzua da hau, ezta?
- (Arantxa): bai. Santa Ageda da, “patrona de Santa Ageda”. Lokepasa esaten dogu, lehen Gesalibar, Santa Ageda ipiñitakua dala sikiatrikuak-eta etorri ziranien-o.
- Izena da Geslibar.
- (Arantxa): bai.
- Ni oin aurrekuan zurekin egon, eta gero fan nitzan medikura eta atzera etorri nitzan zeatik fan bihar nitzan Bazterrazpikora. Eta Bazterrazpikuan ikusi neben fatxadan Uribarri auzua.
- (Arantxa): bai.
- Eta neri esan nostain zu ziñala Garagartza, Santa Ageda-Garagartza.
- (Arantxa): ni naz jaixotez Garagartzakua porke hau da Garagartza zan.
- Zu ez, zure etxia.
- (Arantxa): bueno, hau etxiau. Etxe bixok.
- Osea lehen Garagartza zan orduan.
- (Arantxa): bai. Lokepasake guk Santa Agedara betik, hor zela piñudixa egoten zan, oso gauza illuna zan, betik Santa Agedan itten gauen bizimodua. Eta bueno, ba gero kamiñua in zanien be Santa Agedatik in zan, eta ze in gauen ba elizaz kanbixau, Santa Ageda izan biharrien, edo Garagartza izan biharrien, Santa Ageda. Jaixotez ni Garagartzan bautizauta nau, e? Neure umiek ez baiña ni bai, eta horreik be bai.
- Oseake Garagartzak orduen parrokixia eueken?
- (Arantxa): eta oin de badauko Garagartzak parrokixia e?
- Oñatin be hiru parrokixa bakarrik dagoz, Araotzen, Ursulan eta parrokixia Oñatikua.
- (Arantxa): a, bai e? Uribarrin be parrokixia, Garagartzan be bai. Urbarrin hemen, hemen, eta Santa Agedan, bai.
- Oñatin hiru bakarrik.
- (Arantxa): hemen, Santa Agedan orduen ba klaro, oin jente gutxi dau baiña Santa Agedan orduen jente mordua egoten zan e? Igual emekumetan mille ta bostehun lagun inguru.
- Bai, e? Herrixa izateko moduan zan.
- (Arantxa): bai, izan lekien. “Por habitantes” izan lekien.
- Santa Ageda ospizio edo ze horretan…
- (Arantxa): bai, sikiatrikuan dauen jentiakin eta…
- Milla ta bostehun esan dozu?
- (Arantxa): emakumiak mille ta bostehun bat bai egongo ziren sasoi baten.
- (Asun): artien balnearixua euen e? Hemen goiko etxien balnearixua.
- (Arantxa): bai baiña hori sikiatrikuok etorri aurretik.
- […] jentia urak hartzera etorten zan?
- (Arantxa): itxuria, ez…
- (Asun): “agua sulfurosa” euen.
- Bai, urak hartzera. Han Ursulan be badago, bi be bai.
- (Arantxa): Santa Agedan asko dau sulfurosa e?
- (Asun): ba honaxe etorten zan.
- (Arantxa): Mojan entrada batien pasaten bazara, ondiok Santa Ageda eugenien, edo ostegunien, jun nitzan bai eta usain bat! Hemen oso asko dau hori urori.
- Orduen horren inguruen sortuko ziren hemengo ospittala eta zera.
- (Arantxa): bai. Lehen aurretik balnearixua zan Santa Ageda, e? Canovas del Castillo Santa Agedan hil zan, hil auen. Eta orduan haren zerian gero montau ziren sikiatrikuak, eta emakumiak asko be gehixago egoten ziren gizonak baiño. Milletik gorago ziren betik.
- Zuk betik ezagutu dozu sikiatrikua?
- (Arantxa): bai. Eta betik ezagutu dot eta ointxe ez. Baiña lehen betik geixuak baserrixetan lanien ibiltten gittuan.
- Bai, e?
- (Arantxa): bai, bai, bai.
- Terapia modura-edo?
- (Arantxa): jeneralien izaten zan baserriko jentie hor ingresauta euena, ba orduan baserri mundua zan. Eta ni akordetan naz garixa jotekuen, garixa ebagitteko, lan eta fijo be bai egunero, lo itten barrura baiña goizien etorten ziren armozetan eta afaldu eta gero barrure. Onddiok zenbat urte arte ba, hamar-dozena bat azkena? Urtain hil zala? Ez, hil zan e?
- (Asun): zein?
- (Arantxa): Urtain.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia