Arrasate (Gipuzkoa)

Emakumeak nagusi Enuzketan

Emakumeak nagusi Enuzketan Arantzaren aurreko belaunaldiek gaitzak osatzeko beste era bateko tratamenduak erabiltzen zituzten. Azken bi belaunaldietan, Enuzketa baserriaren ugazabak etxean jaiotako emakumeak izan dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arantzaren aurreko belaunaldiek gaitzak osatzeko beste era bateko tratamenduak erabiltzen zituzten. Azken bi belaunaldietan, Enuzketa baserriaren ugazabak etxean jaiotako emakumeak izan dira.

Transkripzioa

- (Arantxa): Behin-o neuk eruen auen, ez jakolako jana ondo asentetan eta botaka itten auen, egun asko-ta. Eruen auen eta medikuak esan nosten… jan be itten auen porru-patatak, tortillia, esnia; beste bat jaten bauen, kalte itten otsen, eta medikuek esan nostan “tiene un desgaste físico tal…”. “Neu tisiko? Neu? Arrautzak etxien eta tisiko?” Tisiko tuberkulosa zan orduen, eta akordetan naz itten auen, oillua zainddu, arrautzia itten auena arrautzia “Vino Sansónegaz" edan, eta mejorau in zan e? Berari holako lotsagarrikixarik, tisiko bera! Gosiek!
- Etxien arrautzak egonda! Hori Sanson arrautziakin neuk be hartuta dakot umetan.
- (Arantxa): Orduen geixuak bixitetan Sanson botellia erueten zan.
- Bai, halaxe da, ardau goxua, guk esaten gotsan ardau goxua.
- (Arantxa): Bai, oin ez dakit dauen be.
- Egongo da igual.
- (Arantxa): nik ez dakit.
- Markia igual ez, baiña ardau goxua bai.
- (Arantxa): Bai? Badago? Nik erosketan be ez dot pentsetan, baiña bueno, orduen.
- Bai, ardau goxua, umia geixorik eta ardau goxua pittintxo bat.
- (Arantxa): Ene, "por dios", orduen! Guk ze geukan ba? Ezebe ez geukan eta. Ezebez e? Kamiñorik be ez, dirurik be ez, ezebez. Eskolara fan eta eskolatik lanera eta lanetik etxera.
- Zu zer zara, hemen jaixua?
- (Arantxa): Bai, bai. Nire ama be bai. Emakume […] “en mando”.
- Emakume zeretik dator e?
- (Arantxa): Beorren aitta hemengua zan, gero ama eta oin ni. Nik be neska bi daukat, oseake bixar edo etzi be.
- Orduan zure gizona ezkondu zan hona.
- (Arantxa): bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia