Soraluze (Gipuzkoa)

Zahagi ardoaren inguruko azalpenak

Zahagi ardoaren inguruko azalpenak Zahagia nolako izaten zen. 80 litro ingurukoa izaten zen eta gurdiari lotuta ekartzen zuten Bergaratik. Mahai gainean edukitzen zuten eta handik garrafoiak betetzen zituzten eta garrafoietatik botilak. Etxean denek edaten zuten ardo pixka bat, baita neskatilatan ere. Etxeetan ohitura izaten zen ardoa edatea, batez ere langintzetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-041-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zahagia nolako izaten zen. 80 litro ingurukoa izaten zen eta gurdiari lotuta ekartzen zuten Bergaratik. Mahai gainean edukitzen zuten eta handik garrafoiak betetzen zituzten eta garrafoietatik botilak. Etxean denek edaten zuten ardo pixka bat, baita neskatilatan ere. Etxeetan ohitura izaten zen ardoa edatea, batez ere langintzetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ia, zaragixa, orduan, esan dozu dala…?
- Zaragixa da… “pellejo” esaten jako erderaz. Oin ez dakit egon be eingo dan holakorik. Ardaua sartzen zeben, hor eoten zan, ezta?
- Larogei litro inguru kabitzen zian?
- Bai, larogei eukiko zittuan edo gehixao igual. Ta hori burdixan lotzen zan, mahaixonen moduko txikixa, holakotxe kuadrua zan, ezta? Eta beran… sokekin ta lotuta eoten zan hau ondo ta kaiñabera bat eukitzen zeban, gero sartzen jakon muturra lotuta. Ta etxian, etxian be ipintzen zan, e… Guk, e… “obra barrixa” esaten gontsan, geunkan kutxia, garixak. Goixan bota, ta kutxak haundixak. Goittik garbittu ta bota, ta garixa. Orduan, badakizu, oin ez dao, baiña garixa urte guztian ta… Eta haretxen onduan mahaitxo bat euan ta gaiñian egoten zan. Eta etaratzen giñuan garrafoia, bete, lau edo bost egunerako-edo ta bost kuartilloko botillak zeozen, beltzak, haundixak, ta bi egunerako-edo hauraxe etara. Bost kuartillu, oseake, litro bi ta erdi edo ez dakit ze izango dian. Eta hauraxe etara ta meriendatan ta bazkaittan ta danian ardautxua. Geuk´e bai, e! [Behin] neska-koskortxuak giñanian be, harekin berakatz-zopiakin ta goizian be, bere zertxua, txikito modutxuan, bere ardautxuakin.
- Orduan ohitturia izaten zan basarrixetan edo…?
- Danian, ez gurian bakarrik, e! Etxe danetan, e!
- Ardaua eraten zan, e…
- Eraten zan langintzetan ta…

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia