Soraluze (Gipuzkoa)

Garia auzolanean ebakitzen zuten

Garia auzolanean ebakitzen zuten Garia lehenago heltzen zen euren baserri inguruan beherago zegoelako. Itxasoi, Aritzaga eta Iturrixa baserriak zeuden beheren. Garia heldutakoan goiko baserrietakoak behera etortzen ziren garia ebaten laguntzera eta gero alderantziz. Auzolanean ere lan gogor egiten zen, baina gero merienda onak egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-041-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garia lehenago heltzen zen euren baserri inguruan beherago zegoelako. Itxasoi, Aritzaga eta Iturrixa baserriak zeuden beheren. Garia heldutakoan goiko baserrietakoak behera etortzen ziren garia ebaten laguntzera eta gero alderantziz. Auzolanean ere lan gogor egiten zen, baina gero merienda onak egiten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixak-eta gurian heltzen zian lehenengo, behian. Gure etxia bastante behian dao, ba. San Andres baillian, bastante behian. Itsasoi, Iturrixa ta Aritzaga daoz. Eta, bai, behian. Ta gure… behian, hamabost bat egun lehenao heltzen zan garixa ta etxe guztietan euan garixa. Baiña guk ezin izaten giñuan ebagi etxeko familixiak garixa ta goiko basarrixeri esaten gontsen etortzeko laguntzera. Ta beste zortzi edo hamar basarrittatik bajatzen zian behera. Goizeko beatzietan-edo etorten zian eta bazkaldu eta meriendau ta dana gure etxian. Enteditzen dostazu? Harik eta garixak ebai arte, e! Ta gero guriak ebaten zienian, faten giñan berenak ebatera gora. Beren basarrixetara gero joan bihar izaten giñuan! Goizian urten ta ordubeteko bidian ixa mendi ondoko basarrixetara-ta! Ta gero ekixon han! Etxetik juan ta sorua be igual, barrenian, ta gora. Jaten ondo emoten zan orduan be, e! Bai. Meriendetan ta igual, azauak ipintzen zian hola illaran, ta fuentiak, bakaillaua edo igual tomatiakin-edo ta gaztaia gaiñian-edo ta ardauakin ta… ondo, e! Baiña lana be gogor, e!
- Bai, ez?
- Lana gogor, e!

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia