Bergara (Gipuzkoa)

Umetan neskame joan zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan neskame joan zen, arratsaldetan eskolara joateko baldintzarekin. Baserrietan lan asko egoten zen. Jatorduak: lehen platera gaztaina izaten zen; orduan ez zen ia patatarik sartzen. Ehunezko arropa.

Transkripzioa

Esan kriada nun egon ziñan aurretik... Kriara bai oixe, kriara eon nintzan ni Azkortan, Azkortan giñuan aittan arrebia, giñuan Azkorta-Erdikuan, Rikardon da ama, antxe zortzi urterako, atsaldetan eskolara bialtzeko kondiziñuakiñ... Atsaldetan eskolara, eta eskolaik ikasi ziñuañ? Bai, leiru ta eskribiru eitten giñuan, ta kuentak etaratzen be bai; ori lenengo etaratzen dan ori zela da ba? Sumarra. Sumarra bai. Orduan zortzi urtekin kriada jun ziñan Azkortara? Bai-bai. Gero amar urtekin komuniua eiñ, da Galartzara, umezaiñ. Basarrixan eoten zan orduan lana, ura danian urriñ, da ganau zaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz e, ukatzeko laiñ; orduko primer platua gaztaiñia zan; oiñ e, patataik ezan sartu be eitten orduan da, ortuan bi iru zulo idar barrixekin jateko, ta se akabó, dana gaztaiñia. An urtian bost duro irabazten nittuan... Orduan tripa-truk bakarrik etzan... Bai, ta zeoze jaztekua be bai, kamixia ero; orduan eunezko erropia ibiltte zan...

Egilea(k): Jaione Isazelaia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia