Azkoitia (Gipuzkoa)

Otorduak etxean

Otorduak etxean <p>Otorduetan babak eta patatak jaten zituzten. Ogiaren ordez, arto hotza; eta horrez gain, taloak eta morokilak ere bai. Taloen eta morokilen artean zer alde dagoen aipatzen du. Otorduetan guztiek ontzi bakarretik jaten zuten; eta azkarren jaten zuena zen gehien jan zezakeena.</p>
Tamaina:

Otorduetan babak eta patatak jaten zituzten. Ogiaren ordez, arto hotza; eta horrez gain, taloak eta morokilak ere bai. Taloen eta morokilen artean zer alde dagoen aipatzen du. Otorduetan guztiek ontzi bakarretik jaten zuten; eta azkarren jaten zuena zen gehien jan zezakeena.

Transkripzioa

- Otordutan ze jaten zenuen gehienbat: arto-zopak eta…?
- Otordun, babak eta patatak. Eta ogiik eitten, gariye eitten zan; baiña erraye kendu itten zun. Ta ordun eitten genun ogiyen partez arto hotza jan. Gu gaztetan arto hotza jandako pertsonak izan gea, askotan gaiñea.
- (Senarra) Talua’re bai, pixkat…
- Talu’re bai, morokille’re bai. Zuk ez dezu jakingo morokille zer dan?
- Ze diferentzi dago talo ta morokillan arten?
- Talua beti ariñagua da. Morokille da urekin eta artairiñetan zea bat, masa bat. Eta hau’re da, esneta bota, ta haure jaten zan. Ta artua eittea, berriz, nahi izanez geo edozerrekin jan eitten zan artua. Eta geo, arto-zopak esneta’re bai. Baiña haure ogiyen aldin diferentie da: hotza ta txarra.
- Zuek hamaika anai-arreba izanda…
- Hantxe erdi goseik hazi galantak gu.
- Danak ontzi batetik jaten al zenuen?
- E?
- Danak ontzi batetik?
- Aber, ordun bai. Ordun hala jaten zan. Iguel hamaika o zea baldin bazauden, iguel bi ontzi izango zin; baiña danak batetiken jaten zan. Ordun geyena jaten zuna zan abillena, zeatiken…
- Azkarrena moitzen zana?
- Azkarrena moitzen zana. Hoetxek izan ditteu.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia