Eskolako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Martirietako eskolan ikasi zuen. Bai irakurtzen, bai matematiketan, oinarrizko kontzeptuak ikasi zituzten; doktrina, ordea, hasieratik bukaerara ikasi zuten. Eraztunaren zigorra izaten zuten eskolan, euskaraz hitz egin ez zezaten. Katona ezik, beste liburu guztiak erdaraz zeuden, eta beraiek ezin izaten zituzten ulertu horrela. 'Viva Españqa' abesten zuten, zer esaten ari ziren ulertu gabe. Zortzitik 11 urtera bitartean ibili zen eskolan.
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: AZK-040/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
- Eskolan nun ibili ziñan?
- Eskolan? Hamentxe, Martietan. Hementxe, behien zan, oain ganauteye badao ba? Horren aldemenien, hortxe zan, zan...
- (Senarra) …. Hiru ahizpe, ta hirurek eskolie… Honen eskoli ze? Eskribitzen ta letzen ta [...] pixkat [...].
- Oin gehinketak ta kenketak egoten dia, baiña ordun “sumar” ta “restar” ta zea zin, letzen… Dotriñia oso ondo ikexi gendun; abemariya bezela ikexi gendun nik dotriñia: hasi ta bukau.
- Apaizak ematen zun, ala maistrak?
- Ez, maistrak ematen zaben. Geo apaizak gaiñea beste eskola bat ematen zun. Eo komuniyua iteko ta beste preparatibuak itten zittun, baiño bestela hamentxe. Hamen gaiña berrogeitaka eskolan ibiltzen giñen gu. Hoixe, anillua, [...] medailla bat, eta okerra itten zunak haura. Ta horrei [...] kastigauta.
- Ze medailla zan, santun baten…?
- Bai, santun bat zan, zea, medailla bat zan. [...] katikuk ateatzen zitzakon, ta okerra iten zuna hari eman.
- (senarra) Euskeraz itten zuenai ordun…
- Ta erderaz ikasten zenuen dana?
- Erderaz, euskera… euskaldunak giñan gu, baiña liburua erderaz. Guk ze entendiu ber genun erderakuakin? Eske katona o zan bat, ta haure zeoze euskerie. Baiño besten dana erderazkua. Eske kantau’re “viva España” kantatzen genduan, “arriba España”, pues ba al dakizu ze? Guk bagiñakiun ze kantatzen gendun? Ez giñakigun zer zan, ta hala...
- Hoixe in ber zala ta...
- Hoixe in ber zala, ta hoixe in! Ta halaxe izen zan, ta halaxe [...] gendun, ba. Ta guk eskola haundiik be, zortzi urtekin hasi, ta hamaika erten nun. Aber ze ikexiko nun bittartin?
- Zortzitik hamaikea ibili ziñan?
- Zortzitik hamaikea ibili nintzan ni eskola.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!