Azkoitia (Gipuzkoa)

Josten ikasten

Josten ikasten <p>11 urterekin lanean hasi zen. 14-15 urterekin josten ikastera joan zen Azkoitiko jostundegi batera. Denetik ikasi zuen han; eta nola ikasi zuen azaltzen du. Hainbat eratako josteko makinak zeuden han, baina berak hankarekin eragin behar zitzaion makina erabiltzen zuen. Arropak josi nahiz erosi egiten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

11 urterekin lanean hasi zen. 14-15 urterekin josten ikastera joan zen Azkoitiko jostundegi batera. Denetik ikasi zuen han; eta nola ikasi zuen azaltzen du. Hainbat eratako josteko makinak zeuden han, baina berak hankarekin eragin behar zitzaion makina erabiltzen zuen. Arropak josi nahiz erosi egiten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hamaikakin lanen etxen. Eta gero hasi nitzan hamalau-hamabost urtekin josten ikestea.
-Nora juten ziñen?
-Azkoittire, herrire, oiñez. Lau kilometro. Ordun errez ibilli're itten zan-da.
-Dendan baten edo nun?
-Ez, ez. Jostunteian. Han ikixi gendun.
-Zein zenduen maestra?
-Josten berak erakusten ibiltzen zienak; kuadrillie ibiltzen giñen gu ta.
-Baiña maestra zein zan, azkoitiarren bat?
-Bai, bertakua zan. Aspaldi hil zan haure.
-Ta ze labore ero zer eitten zenduen?
-Erropie dana, klase danetatikan. Nahiz gaizki josiko gendun, behintzet nasten ikixi gendun.
-Ze izaten zan, zuentzako gero?
-Ez, norberantzat gerotxuo hasi zan; lelengotikan ez, lelengotikan besten erropie josten gendun. Itten gendun papela atea patroietan lelelengo eta gero haure markau eta gero haure josi. Lelelengo papela josten ikesten gendun eta gero erropia josten.
-Pepelean egiten zenuen?
-Kortia papelai ematen giñon, gero papel haure josten gendun eta gero han erraia hartan berriz tela ebai eta gero harekin itten gendun.
-Josteko makinaik eta ba al zan ordun?
-Josteko makinak? Bai.
-Nolakok?
-Hankakin erainda ibiltzen zienak. Da beste batzuk zien holako txiki batzuk eskukin erain de zera eitten zuenak; baiña nik izen nun beti hankakue. Hankan plato zea batekin. Oin badaure, gaiñea iguala, makiñie berdiña, josten zuna, baiñe hankiakin eraiñ da gero korrea bat eukitzen zun eta harek eraitten zion.
-Etxean bazenuen josteko makinaik?
-Bai. Etxian'e euki gendun. Zahartu zan-da uste'et bota zala azkenien. Baiña nik umien erropak eskuz, josi nittun eskuz, umiak izenda gero ere. Oiñ holakoik eztao, oiñ nahikue jositta dao ta. Baiña trapuzarra sobrian do.
-Erropak, zuen erropak zuek itten zittuzuen edo erosi itten zittuzuen kaletik.
-Batzutan erosi itten gendun baiña josi're bai. Nik neure erropak eskutan asko josi nittun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia