Azkoitia (Gipuzkoa)

Josteko tresnak eta gauzak

Josteko tresnak eta gauzak Josten ikasi zuen, eta zer gauza egiten zituzten aipatzen du. Josteko erabiltzen zituzten tresnak deskribatzen ditu. Makinan bordatzen ikasten ere

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Josten ikasi zuen, eta zer gauza egiten zituzten aipatzen du. Josteko erabiltzen zituzten tresnak deskribatzen ditu. Makinan bordatzen ikasten ere

Transkripzioa

-Josten ere ikasi zenuten orduan?
-Puntera hoiek eitten. Bestela prendaik eta ezkendun eitten, ezkendun josten prenda osoik eta. Oiñ, izerai letrak ein-da, zizkako izera txiki batzuk adornau ta, holako gauza txiki batzuk eiten giñuzen, paiñoluak eta, hola; puntera hoiek eitten ikesteko.
-Eta ze traste zeuzkazuen haiek eiteko, ze tresna ibiltzen zenduen?
-Ba ordun izeten zan, "estuche de coser" ero, hola estutxetxo kuadrautxo bat izeten zan hariyekin, titeriekin; jostarratza, beste guraize txiki batzuk; holakotxe batzuk. Haure ba igual erregietan eo noizbaittien ekartzen zizuen da. Poz haundie haura ekartzen zebenien e.
-Eta bordatzeko?
-Bordatzeko izeten zan bastidoria, esaten giñon. Eukitzen zun holako zer bat; sartu han zea, telie, ta gero beste bueltako batekin estutzen zan tela haure. Bi bueltan goien erdien. Eta gero azpittik eta gaiñetik, azpittik eta gaiñetiken bordatzeko. Hauraxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia