Azkoitia (Gipuzkoa)

Non ikasi zuen josten

Non ikasi zuen josten Makinan bordatzen ikasteko, Ana Mari Atanorengana joan zen. Udan hotelera joaten zen lanera; eta neguan Azkoitiko jostundegi batean (Kabuenekoan) ikasten zuen soinekoak eta josten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Makinan bordatzen ikasteko, Ana Mari Atanorengana joan zen. Udan hotelera joaten zen lanera; eta neguan Azkoitiko jostundegi batean (Kabuenekoan) ikasten zuen soinekoak eta josten.

Transkripzioa

-Josten, makiñan josten ikasten...
-Makiñan bordatzen ikesten ibilli giñen.
-Kalean nun ibilli ziñen?
-Geo josten, makiñan bordatzen ikestea juten giñen Ana Mari Atanona. Oiñ denda haure itxitte dao, neskaxahar bat dago oiñ. Mariano Atanon alaba. Gero josten, eskuko erropak eta josten ikesten uden hotelea juten giñen, eta geo negun etortzen giñenin ba ez gendun eukitzen... Ba baserrien lana egoten zan baiña ya baiña beste zeozer e in giñikien. Eta jostundei batea jun giñen erropak josten ikistea-re. Soinokuak eta holakuak.
-Azkoittian.
-Bai, Azkoittin bertan. Kabuenekue zun izena.
-Kabuenekue?
-Bai. O Kamiñeronekue, biek esaten ziyuen. Kabue ta kamiñerue ere bat die ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia