Azkoitia (Gipuzkoa)

Elgoibarren eta Plentzian lanean

Elgoibarren eta Plentzian lanean Udan Plentziako hotel batera joaten zen josten ikastera. Hasiera batean, Elgoibarko taberna batean neskame ibili zen. Garai hartarako mutila bazutenez, denbora libre gehiago nahi izaten zuten. Eta hotelean diru gehiago irabazten zen denbora gutxiagoan. Horregatik joan zen hara lanera. Hiru urte han egin ondoren, berriro Elgoibarren egin zuen lan taberna batean, ezkondu zen arte. Azkoititik Elgoibarrera korreoan (autobusez) joaten ziren. Tabernako lan-baldintzei buruz hitz egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udan Plentziako hotel batera joaten zen josten ikastera. Hasiera batean, Elgoibarko taberna batean neskame ibili zen. Garai hartarako mutila bazutenez, denbora libre gehiago nahi izaten zuten. Eta hotelean diru gehiago irabazten zen denbora gutxiagoan. Horregatik joan zen hara lanera. Hiru urte han egin ondoren, berriro Elgoibarren egin zuen lan taberna batean, ezkondu zen arte. Azkoititik Elgoibarrera korreoan (autobusez) joaten ziren. Tabernako lan-baldintzei buruz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu udan...
-Udan hotelien.
- ... hotelea juten zinela.
-Bai.
-Noa?
-Plenzian egon nintzen hiru urtin eo.
-Plentzian?
-Bai.
-Eta nolatan?
-Ba politte zan hotela ta jente asko ibiltzen zana ta.
-Baiña nolatan jun ziñen?
-Ba jun nitzen, lenao neskame ibiltzen giñen, neskame taberna baten egon nitzen, lau urte ein nittun han.
-Plentzian?
-Ez, Elgoibarren, neskame Elgoibarren. Eta gero ba, neskame ordun etzan oin bezela orduek ein da libre izeten. Orduen goizien bertan lo eitten gendun, goizien jaiki zazpiretan da gabien tabernie itxi arte. Da astien arratsalde bat, ezer etzeuan arratsalde bat libre.
-Ze taberna zan?
-Ba lelengo Arriolanin da gero Leonardonin. Bitan egon nitzen. Hotelea jun aurretiken eta hotelea jun da gero. Eta gero nahi gendun ba tabernan egoten giñenin, nobiua ta bagenduzken da puxkat gehio ibiltzie nahi behintzat, ertetzia nahi pixkat gehio. Ta pixkat gehio ertetzeko ta libertadie izeteatiken ba esaten zeen hotelien irabazten zala holako tokietan urtebetien aiña ba hiru hillabetien. Ta gero ein gendun ba hotelien lana ein da diru hori hartu hotelien, da gero neguen hamen ibiltzen giñen, jostera jun o, baserrien lana eiñ o, ta libertade gehio izeteatiken da hola ta. Plenzian egon nitzen hotelin.
-Elgoibarko taberna hoietan jaten ematen zenuen?
-Bai, bai. Bietan jaten ematen zeen. Eta geo hiru urtien egon nitzen da ba geo berriz engaiñau ein giñuzten berriz hotelea edo tabernaa neskame jartzeko ta, han gero beste bi ero hiru urte ein nittun da gero ezkondu nitzen da gero handik hona hementxe. Hementxe beti bizi naiz.
-Nola juten ziñen Elgoibarra?
-Auto..., korreua zan, goizien, eguardiyen eta illuntzien juten zan. Gu jun-etorri asko, azkenekuen bai, baiña lelenguen egon giñen toki hartan esate'izutan bezela ba, ez gendun ertetzen da hantxe. Bakarrik pelukerira jun ero eitten gendun, ordu batzuk jai eukitzen giñuzenin-da. Tabernan daon jendie beti loguriek egote'a. Eo bestela siesta eiñ eo holako gauza bat eitten gendun. Baiña jun-etorria hortxe itten giñuzen, Korreuen. Hiru buelta itten zittun eta hantxe. Ondo. Jutie ondo eukitzen gendun, jutia ta etortzia.
-Korreua zer zan, autobusa?
-Autobus zahar bat, bai. Autobusa zan, Balentin Olanona.
-Azkoitiarren batena?
-Bai, bai, azkoittiarrana. Hola ibiltzen giñen, hoixe izen zan.
-Eta han ukatu zenuenean Elgoibarkoa, Plentziara jutearena nola okurritu zitzaizun edo zeinek eman zizun abisua?
-Hamengo haiek zien, hotel hartako etxekoandria zan hemengo alaba. Eta gero haren etxien hartzen emen zittuela. Hamendik juten zien beste batzuk e hotel hartaa, ta han etxekoandra haren etxien hamendik jun (...) abixuak eta hartzen zittuela ta, hortitxik hasi giñen da holaxe jun giñen. Ondo pasatzen gendun han e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia