Azkoitia (Gipuzkoa)

Hoteleko lanak eta uniformea

Hoteleko lanak eta uniformea <p>Hotelean zer lan egin behar izaten zituen azaltzen du. Uniformea eramaten zuten hotelean; tabernatan, ordea, igandetan bakarrik. Uniformea nolakoa zen deskribatzen du. Ezkondu ostean, Kirurinekoan egin zuen lan, eta han ere uniformea eraman behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hotelean zer lan egin behar izaten zituen azaltzen du. Uniformea eramaten zuten hotelean; tabernatan, ordea, igandetan bakarrik. Uniformea nolakoa zen deskribatzen du. Ezkondu ostean, Kirurinekoan egin zuen lan, eta han ere uniformea eraman behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Diferentea izango zan oso Elgoibarko tabernakoa ta...
-Bai, bai, oso diferentie zan.
-Ze egin behar izaten zenuen han?
-Ba han zerbitzen, eta gero habitaziuek bazeuzken, eta habitaziuek eiñ itten giñuzen goizetan. Gero egoten giñen ba, eztakit, zortzi-beratzi neska ero egoten giñen, haundie re etzan hotela. Eitten gendun goizien jaiki tte batzuk habitaziue ein, beste batzuk komedorie preparau, beste batzuk almortzuk eman, da hola. Ta gero eguardien berriz e zerbitzea. Da arratsaldien e terrazak-eta haundiek zeuzken da terrazan-da zerbitzen ibiltze giñen. Gero gero afariek eta holaxe juten zan eguna. Ondo.
-Eramaten zenuen jantzi espezialen bat?
-Uniformie? Bai, han bai. Tabernatan, jaietan bakarrik tabernatan. Jaietan jazten gendun soiñeko beltza tabernatan e. Han ez, han diferentie euki gendun. Zerbitzeko beltza eta lanak eitteko beste morexka bat, hotelien diferentia. Baiña beti.
-Nolakoa izaten zan, ze izaten zan, batan bat ero?
-Batie ta mantala. Mantala gerrittik beera ta batia. Kuello esmonkin batekin.
-Kofiarik ibiltzen zenduen?
-Kofiaik ez. Geo ibilli nintzen, Kiruriko(r)a juten nintzen geo, ezkondute gero, zapatuten-da, jaietan-da, bodak zerbitzea ta. Hor uniformia ta kofia, hor bai. Oiñ eztet uste eamaten duenik, e. Baiña ordun eamaten gendun kofia. Baiña bestela hotelien-da sekula ez gendun eaman; etzan hola, etiketa haundiko hotela re etzan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia