Zarautz (Gipuzkoa)

Jostundegien arteko harremana

Jostundegien arteko harremana <p>10-12 jostundegi zeuden Zarautzen eta denak ondo konpontzen ziren. Santa Luzia egunean bazkaria egiten zuten. Denek izaten zuten trajeren bat 40ko hamarkada inguruan. Ostegun Santu Egunean estreinatzen zen trajea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

10-12 jostundegi zeuden Zarautzen eta denak ondo konpontzen ziren. Santa Luzia egunean bazkaria egiten zuten. Denek izaten zuten trajeren bat 40ko hamarkada inguruan. Ostegun Santu Egunean estreinatzen zen trajea.

Transkripzioa

- Eta zer esan behar nizun..., e... Orduan esan dezu, e... txaketak, e, galtzak, txaketak...
- Bai, sastrei baten iten dana herri batian, normala. Abriguak eta.
- Ba al zeon sastreri gehio?
- E?
- Ba al zan...
- Jesus! Pilla...
- Bai, e?
- Zarautzen?
- Bai.
- Ba, izango giñan hamabin bat, bai. Hamar o hamabi bat bai. Zarautza izan da herri bat sastre gehiena eon dana.
- Kontxo!
- Bai. Ta danok ondo alkartzen giñan, gaiñea. Santa Luzian egunian iten gendun halako bazkai earrak eta danok alkarrekin iten gendun. Bai, Santa Luzia egunian.
- Ordun, konpetentziya 're bazan.
- Bai, bai, bai, haundiya. Baiño orduan ba al dakizu zer pasatzen zan? Konparaziyo batea, zea, Aste Santua, Ostegun Santua, Ostiral Santua, eta geo, zean, jayian, osea, nola da? Este...
- Pazkua?
- Pazku Eguna. Aurreatzen gendun, "bueno, Ostegun Santoako lixto eukiko dek", eta ezin, ta Ostiral Santuan, ta hala 're, ailleatu eziñik. "Bueno, zea, Pazko Eguneako eukiko dek trajia". Orduan trajia danak iten zuen, azkenengo zeak 'e bai. Trajiak, e! Iñor ez zan juten zea, esto, entierrota o zeata, zeakin, trajeik gabe. Beti, bi urtetik behiñ o esto, ta urterokuak asko zian Zarautzen trajia iten zuenak. Orduan zan trajia... Ta kandelak bezela, igual-igual.
- Gerra ondorenean diru asko ez zan eongo, ba?
- Baiño, hori ya beanduxio esaten dizut, e!
- Bai, ze urtetan, berrogeita bostian?
- Bueno, gu han lana iten gendula. Bai, orduan 'e bai, e! Orduan 'e jende asko zeon, zea, trajiakin ibiltzen zana, asko gaiñea.
- Zer preziotako trajeak zeuden, ordun?
- U, u, u, u, u! Oaintxe bai! Nik ez dakit, ba. Orduan zenbat... zazpi milla pezta, o.
- Dirua, e!
- Onenak zazpi milla pezta o hola, baiño beranduxio esaten dizut, e! Geo, aurretikan, ba, ez dakit ba nik zenbat paatuko zan! Bi milla pezta? Bost milla pezta? Ez dakit, ez naiz gooatzen. Papelak badazkat etxian, baiño.
- Noiz estrenatzen zun jendiak ordun arropa, edo?
- Hori, Zarautzan zan Ostegun Santu Eguna.
- Ordun estrenatzen zan.
- Ta bestela, San Josetan 'e bai.
- San Josetan.
- Baiño, Ostegun Santu Eguna. Ezin bazan Ostegun Santuan, ostiala. Ta bestela, zean, Pazko Egunian, baiño danak. Gu lanian, ta akordatzen naiz beti guri tokatzen zitzaigun ostiala, eo osteguna o ostiala ta lanbata lana itia. Ta orduan antxo-denboa izaten zan, bueno, oain 'e bai! Eta antxoa batzuek jan ta berriz 'e segi lanea, hurrengo egunea arte! Bai, bai, gelditu gabe, e! Erropa, puf, orduan iten zan...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia