Zarautz (Gipuzkoa)

Jostundegien arteko harremana

Jostundegien arteko harremana <p>Santa Luzia eguna nola ospatzen zuten. Batzuetan Zumarragako Santa Luzietara ere joaten ziren. Behin beste jostun batek eta biek asto bat erosi zuten. Honen inguruko gertakizuna. Omenaldiak ere egiten ziren jostunen egunean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-024-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santa Luzia eguna nola ospatzen zuten. Batzuetan Zumarragako Santa Luzietara ere joaten ziren. Behin beste jostun batek eta biek asto bat erosi zuten. Honen inguruko gertakizuna. Omenaldiak ere egiten ziren jostunen egunean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, orduan, e, ze esan behar nizun, geo esan dezu, ospakizuna eiten zenutela zuen artean, sastreen artean, Santa Luzia egunean.
- Bai.
- Ze eratako ospakizuna izaten zan hori?
- Ze edadekua?
- Ze eratakoa. Ze eratako ospakizuna?
- Osea, había... Goizian ateatzen giñan ta meza. Eta geo hamaiketakua. Ta geo bazkaia soziedade batian o zea batian, hoi izaten zan.
- Eta...
- Geo, urte batzutan 'e juten giñan zeara, Santa Luzira...
- Nora Santa Luzira?
- Zeara, esto... festak nola izaten dia Santa Lucia?
- Zumarraga?
- Zumarraga, hoixe! Zumarraga juten giñan. Aparte, danok ez, e, aparte juten giñan. Ta anekdota bat esango dizut. Batian jun giñan Antonio Urbina, hura 're sastria zan, hil zan, ta biyok. Ta han ibili giñan txikiteuan ta zean, ta. Asto txiki bat eosi gendun. Asto txiki harekin, ijituai erosita asto txiki harekin eguerdiyan ta ibili, bazkaldu ta zea, ta. Arratsaldeko seirak aldian o zazpirak, "bueno, Zarautza jun behar diyau, ta", astoik ez, soka bakarrikan! Ijituak eaman! Hori, hori detalle hoiek earki akordatzen naiz!
- Ze asmokin eosi zenuten, ba, astua?
- Bueno, hantxe ibiltzeko, jostatzen. [...]. Gaiñea, nahio kendu ziguela, bestela, guk ze ingo deu? Laga in behar han! Ta ez naiz, ez naiz gooatzen zenbat paatu gendun asto hura, baiño batez.
- Ta, ospakizun hortan, zerbait irakurtzen zan, esaten zan, omenaldiren bat eiten zan, kantatzen zan? Zeoze?
- Gure denboa hontan?
- Bai.
- Bai, izaten zian homenajiak, omenaldiyak, baiño ez dakit ze izen, hola, esateko zeiñei, ta. Nik buru txarra dakat eta. Izaten zian, bai. Ba, denboa hartan [...], nere osabai 're in ziyoen etorri zanian, etorri baiño leheno, omenaldi bat in ziyoen ta hola askoei, baiño ez nizuke esango zeiñei.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia