Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bainujantziak erosi beharrean, ostu

Bainujantziak erosi beharrean, ostu Bainujantziari "taparraboa" deitzen zioten eta bederatzi txakur balio zuen; zelakoak ziren deskribatzen du. Baina ez zituzten erosten, ostu egiten zituzten; eskolara bidean denda kanpoetan eskegita zeudenak osten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bainujantziari "taparraboa" deitzen zioten eta bederatzi txakur balio zuen; zelakoak ziren deskribatzen du. Baina ez zituzten erosten, ostu egiten zituzten; eskolara bidean denda kanpoetan eskegita zeudenak osten zituzten.

Transkripzioa

- Zuek trajedebañue-edo eukitzen zenduen?
- Bai! trajedebañue eukitzen zan "noventa y seis"ekoa. Beatzi txakur kobretan eben, taparraboa [esatetsagun] esaten zotsagun. Ta "noventa y cinco"koa. Izen zien baltza ta zuridxe, ta azule ta baltza, ta ralledune, preso moduko trejedebañuek izeten zien. Ta horrek, horrek eukitten eben Piok-eta han, ta dendatan-ta egoten zien. Baiña guk erosi ez gendun eitten trajedebaiñurik e, dendatan eskeitte egoten zien kanpoan, ta eskolara joaten giñenien, falta zanien, tiretu ta boltsillora!
- Ostu?
- Ostu! Bai, ha Pionien eta beste bat esaten zotsiena askok eukitten eben eskeitte, ta joan, eskolara goazenien, faltetan deuenien tiretu eta gorde. Karo, gu paretan giñen, esaten eben: "horrek ein dabe zapokeridxen bat". Ta: "Zuk zemat hartu dozuz", "nik bi", "nik bat". Asike kuadrilla guztidxek beti trejedebaiñue gratis.
- Eta etzien ze esaten otsuen amak-eta?
- Etzera kejetan zanien, palizie. Baia ostantzien, ez. Ez zeben denuntzidxe edo kejeu, dendakoa ez bazan kejetan, ba geur arte. Eta egoten zien ba eskeitte geuze asko egoten zien, kaltzetiñek-eta eskeitte. Dendak bakizu, lehen dana eskeitte eukitten eben kanpoan. Ta lelengo bat paseten zan, mutiltxu bet, gero bestie, ta gero: "Zuk zemat hartu dozuz?", "nik bat", "nik bi", ta holantxik. Karo, tiretukeran, batzuten etorten zan bat eta beste batzuten bi.
- Zantarrak.
- Beti trajedebaiñu barridxekin. Horixe izten zan zapokeridxe, ez zan, baiña nok eukiotten ban pezeta bat ba? nun emon, ademas trajedebaiñuentzat etzien dirue emon? ariñau eskobie. Keba, ta holantxik izeten zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia