Donostia (Gipuzkoa)

Egurrezko eskalaproiak

Egurrezko eskalaproiak <p>Egurrezko eskalaproiak, larruarekin. Gomazkoa irten zen gero, eta hobea zen. Sardina, antxoa, berdela... sasoi bakoitzean berea. Txitxarroa urte osoan egoten da. Berdela ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-084-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egurrezko eskalaproiak, larruarekin. Gomazkoa irten zen gero, eta hobea zen. Sardina, antxoa, berdela... sasoi bakoitzean berea. Txitxarroa urte osoan egoten da. Berdela ez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik neguan ezautu det eskalaproia eurrezkua hemen ta larruakin josiya gora arte.
- Eskalaproia?
- Egurrezkua e!
- Egurrezkua e?
- Bai. Hau egurra balitza bezela, ta geo hemendikan gora larrua txintxetakin josi ta honea arte. Bañon alperrik zan. Honea arte ura alleatzen bazan, txintxetatikan bota urez bete-bete itea.
- Orduan, ez zan hori sistema ona?
- Ez. Geo, gomakua ata zanian bai.
- Gero gomazkua hobeto.
- Bai.
- Eta beste arrantzarik hola iten zenutena? E... berdela eta...
- Bai. Sardiña, antxua... segun ze epoketan arrain diferentia eoten da. Oan, berdela. Geo, etortzen bada edo etotzen ez bada antxua. Geo, txitxarrua urte guziak eoten da itsasuan. Berdela ez. Berdela urtian behin etortzea. Oaingo sasoyan. Hemendikan hillabete o iual lehenuo ez dezu /eztezu/ aleik e gehiyo ikusiko! Horrek... hori sartzea hemen norteko aldetikan ta kostai buelta emateyo ta ihes iteu. Ez danak arrapatzeyalako e! "Ya no hay verdel". Ez arrapatzeko danak. Be denboan alde iteulako. Uxuak eta bezela igual-igual-igual.
- Bai. Migraziyuak.
- Bai.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia