Inus Etxeberria Iraola
Donostia (Gipuzkoa) (1928-2013)
Biografia
Abuztuaren 31 kalean jaio zen, baina kaian bizi izan da umetatik Inusenzio; hasieran, Pixepelen. Aita eta ama donostiarrak zituen. Bost senide ziren. Ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan. Gerra hasi zenean, ihesi joan behar izan zuten, eta Castron bizi izan ziren bost urtean; zortzi urterekin, arrantzara joaten zen aitarekin. Bueltan, aita Ondarretako kartzelan izan zuten aldi batean. Inus arrantzan ibili da beti; azken urteetan Azoresetara ere joaten zen, atunetara. Arraunlari trebea da, estropadetan hainbat sari irabazia. Aquariumaren aurrean dauden brontzezko bi kanoiak anaiak eta biek atera zituzten uretatik, aitarekin. Kaian bizi da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-084 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute