Azkoitia (Gipuzkoa)

Etxeko egoera ekonomikoa

Etxeko egoera ekonomikoa Etxean ondo hartu zuten kanpora lanera joan zenean. Izan ere, senide asko ziren, eta diru asko behar zen denak aurrera ateratzeko. 18 urtera arte, irabazitako jornaletik zerbait soberan gelditzen bazitzaien, etxean ematen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean ondo hartu zuten kanpora lanera joan zenean. Izan ere, senide asko ziren, eta diru asko behar zen denak aurrera ateratzeko. 18 urtera arte, irabazitako jornaletik zerbait soberan gelditzen bazitzaien, etxean ematen zuten.

Transkripzioa

- Etxean ondo hartu zizuen kanpora lanera jutea?
- Bai. Senide asko geunden eta, danentzako diru asko behar zan eta. Gero ezkondu eo zeoze ein nahi bazendun zeoze preparau ein ber zendun-da. Etxien ez ziguen sekule galain (gal eragin) kanpoa jutia.
- Eta irabazitako jornala etxean entregatzen zen?
- Irabazittako jornala, ni ie hemezortzi urte nittula, hamazazpi pasaute o; baiña ordun genduken guk ipinitta amak eta ba sobratzen bazitzakun hemezortzi urte arte ba etxera entregau eo berai emateko. Baiña hemezortzi urtetik aurrea geuk nahi gendune eitteko ta geuk nahi gendun bezela administratzeko.
- Garai hartan askok entregatzen zuen etxean? Falta ere izango zan.
- Hoixe ba, hoixe ba, esan dizutena, zortzi ume-ta, falta ere bai tta. Ez, gu hemezortzi urte, nik ez nun asko entregau, denporaik ez nun izen. Da beste danak e ertetzerako; umia ziñela re ez zendun ertetzen. Guk ez gendun behintzet erten-da, hola pasau giñun. Gero hogeta zazpi urtekin-edo ezkondu nitzen da, bittarte hoiek danak pasau nittun hor da, hoixe. Handik hona hementxe, umiak hazi ta, gizonai kaso ein ta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia