Zarautz (Gipuzkoa)

Pilota-jasotzaile eta kadien lanak

Pilota-jasotzaile eta kadien lanak <p>Golfean pilotak jasotzeko lanean aritzen zirenek zer lan-mota izaten zuten azaltzen du. Kadiek egiten zituzten lanak. Kadi on batek aholkuak eman behar dizkio jokalariari. Lanbide heziketan hasi zenean utzi zion golfeko lanari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-033-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Golfean pilotak jasotzeko lanean aritzen zirenek zer lan-mota izaten zuten azaltzen du. Kadiek egiten zituzten lanak. Kadi on batek aholkuak eman behar dizkio jokalariari. Lanbide heziketan hasi zenean utzi zion golfeko lanari.

Transkripzioa

Rekojepelotas ibiltzen nintzanian, hasi goizeko zortzitan edo beatzitan. Aurrena in behar izaten nin tenisa markatu. Oseake hango bertako langilliekin-ta lagundu markatzen. Egunero-egunero markatzen huan, zeatikan oain dagon lurra zea hori, bestela egunez ibili eta borratu iten dek /itek/ hori, eta egunero hori markatu. Eta gero pelotak jaso, egun guziyan han, ordu pila bat. Eta gero pixkat... Hori rekojepelota nintzanian. Gero kadi nintzanian, poltsa bizkarrian hartu eta, ba, lagundu. Hor iten duena, profesion... Geo, ba, pixkat hi ona baldin bahaiz o ikasten baldin badek o zea, izate haiz, kadiya izaten dek ez poltsa eamateko bakarrik, dek jokalariyan asesoria izaten dek kadiya, ona baldin bada. Jolariyai esan ber tziok ze makil jokatu ber dun, green-an daonian noa jo ber dun patak eroitzeko. Kadi onak izan behar du asesore. Horreatikan hoinbeste pagatzen diyoe hor. Nahiz profesionalak izan, aldamenian kadi ona eukitzia oso inportantia da, zeren bera dudan baldin badao, jokalariya dudan baldin badao, kadiyak dudik ez du in ber. Kadiyak, ekibokatzen baldin bada ere, esan ber diyo dudikan gabe. Zeatikan bestia dudan baldin badao eta kadiya ere dudan baldin badao, buruan dudan jokatzen ai baldin bada, ziur edo probalidade haundiya dao golpe bat faillatzeko edo behar bezela ez jotzeko. Oseake gauza bat inportantia da jokalaiyantzako seguridadiakin jotzia. Eta gero noizian behin gertatzen da ”Aiba dios, ekibokatu in nauk makillakin, fuertegi jotzeko makilla”. Orduan “viene la bronca”, kadiyak eman baldin badiyo hori, ba... Eta hori beaientzako... Baiña zailla da ekibokatzia, profesionalak-eta ya oso... baiño batzutan haizia alde daolako edo zea daolako batzutan pasa iten dia edo motz gelditu, nahiz ondo jo. Hori oso inportantea da hauentzako, hoinbeste diru jokatzen dituen... Guretzako… guretzako oso inportantia zan! Ez guretzako, señorituantzako, jokatzen zun señoritua edo señoritantzako. Guk haiei señoritua eta señorita esaten giñan, e! Eta hori, ba, ni kadi izan nit... oseake, rekojepelota bi urtian izan nitzala zortzi eta beatzi urtekin eta kadi lau urtian hamar, hamaika, hamabi, hamahiru. Lau urtian. Gero ya lanbide heziketan hasi nintzanian udaran tailler batea juten nituan, praktikak ikastea. Behin lanbide heziketa hasi nintzanian. Bueno, orduan ez golfea bakarrik Aste Santuko oporretan ni...

Egilea(k): Unax Otermin Orbegozo (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia