Eskoriatza (Gipuzkoa)

63 urtean bordatzen

63 urtean bordatzen Arrasaten eman zioten brodatzaile titulua. Oraintxe arte jardun da Karmen bordatze lanetan. 63 urte daramatza bordatzen jadanik. Eta umeak hazi, denda zaindu eta etxeko lanak egiten ere bai.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrasaten eman zioten brodatzaile titulua. Oraintxe arte jardun da Karmen bordatze lanetan. 63 urte daramatza bordatzen jadanik. Eta umeak hazi, denda zaindu eta etxeko lanak egiten ere bai.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen eskolan be bastante profesiño, karreria be atako zendun zuk ez? Bordadore karreria, ezta? badakotzu zuk titulua, diplomia?
- Titulua bai, goixen dauket.
- Nere amak be badako.
- Madrillen hori, osea Mondraoen, hori atara neuen Mondraoen. Ta gero Bilbon egon nintzen, makiñie erregale osten tia batek, ta hori makiñaori erregalau arte ba aman zahartxuenein neben, baiña ederra makiñie, makiñie ederra da. Ondiok be hor dau, goixen.
- Orduen zuk gero bordaitten-ta urtietan eingo zendun lan?
- Bai! Ointxe arte, ointxe operau nintzenien itzi naben, baiñe ondiok be lan banak hortik erdizke hortik badauket eta aber aurtengo udabarritxuen denpora hobetxuau eitten dabenien eitteko asmue badauket. Bueno ba pentsaizu “desde el año cuarenta y cuatro que empeze” zemat urte die? “Sesenta y…” .
- Joe samurre da esatia.
- “Sesenta y cinco años”, ba hirurogeita bi urtien jardun dotsat bordetan.
- “Sesenta y cinco”en jentia jubilau eitten da.
- Ni ez naz jubilau e!
- Baiña “sesenta y cinco años” lan eindde ez, e!
- Hori da, lana ein barik.
- Hirurogeita bostera arte lana ein ta gero jubilau, ta zu hirurogeita bost in dittuzu bordaitten.
- Bai, bai, bai. Hirurogeta hiru. “Para más seguridad” hirurogeta…bueno ez, porke oin dauket, hirurugeta hamazortzi, “setenta y ocho”, hirurugeta hamazortzi, oin hiru urte “setenta y cinco años”, “que empeze con catorce”,bai, “sesenta y dos, sesenta y tres años”.
- Ta gero osea bordaittetik aparte umiek hazi…
- Dendia bai ama hil arte. Ama be egon zan, baiña ama hil zala ya hogeita hamalau urte die. Manejau eitten da.
- Biheko.
- Biheko gaiñera, biheko gaiñera!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia