Angeles Aramendi Aranberri

Martirieta (Martitte) auzoa; Azkoitia (Gipuzkoa) (1934-2022)

Biografia

Azkoitiko Martirieta auzoko Amusategi baserrian jaio zen 1934ean. Aita Amusategikoa bertakoa zuen eta ama auzo bereko Arrieta-Arraza baserrikoa. 12 anai-arreba ziren, baina senide bat jaioberritan hil zitzaien. 8 urterekin hasi eta 11 urtera bitartean Martirietako eskolan ibili zen. Baserriko bizimodua ezagutu izan du umetatik; esnea saltzera joaten zen kalera, esaterako. 14 urterekin josten ikasten hasi zen Azkoitian; abarketak josten aritzen ziren etxean diru pixka bat lortzearren. Azkoitiko Intsausti lantegiko akziodun baten etxean ibili zen neskame lanetan bi urtez. Ondoren Zendoia baserrira joan zen bizitzera, bertako Tomas Zubizarreta "Zendoia" soinu-jotzaile ezagunarekin ezkondu baitzen. 5 seme-alaba izan zituzten. Elkarrizketan Tomas senarrak ere zenbait kontu esaten ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
AZK-040 2010 Azkoitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aurkezpena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Esnea etxez etxe banatzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Esnea plazan saltzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Garia lantzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Otorduak etxean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Eskolako kontuak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Josten ikasten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Arropa-dendak eta alpargatak josten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Garbiketak nola egiten zituzten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Neskame zeneko bizimodua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Apaizen jarrera egoeraren arabera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Neskak eta mutilak erromerietan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Etxe erre eskea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Lehenengo autoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Baserritarrak eta kaletarrak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Santa Ageda eskeak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia