Azkoitia (Gipuzkoa)

Lehenengo autoak

Lehenengo autoak Bidea egin eta laster hasi ziren autoak bertatik ibiltzen. Beraiek ere orduan gertu erosi zuten autoa. Gidabaimena Azkoitian atera zuten. Orduko azterketak nolakoak izaten ziren aipatzen dute. Inguruan ere jende askok ekarri zuen autoa, eta orduan hasi zen jendea mugitzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bidea egin eta laster hasi ziren autoak bertatik ibiltzen. Beraiek ere orduan gertu erosi zuten autoa. Gidabaimena Azkoitian atera zuten. Orduko azterketak nolakoak izaten ziren aipatzen dute. Inguruan ere jende askok ekarri zuen autoa, eta orduan hasi zen jendea mugitzen.

Transkripzioa

-Kamiñoa egin zen garaien belaxe kotxen bat hemen auzoan?
-Bai, laster ekarri gendun, geuk laster erosi gendun.
-Eta aurretik bizikletak. Motorrik bazenuen?
-Ez.Karneta ateratzie kosta zitzakun guri're, bakizu, eskola gutxi tte. Karnetak atara giñun, nik lelengo ta gero honek eta. Biok kotxiakin ibiltzeko modun.
-Nun atera zenuen karneta, Azkoitin?
-Bai. Auto Escuela Etxaniz.
-Eta orduko esamine nolakoa izaten zan?
-Orduko esamiñie ointxe bezelaxe. Kamiñoko zeak, seiñalik. Igual. Karneta ataatzeko berdiña da.
-Lehenengo kotxea ze izan zan?
-Simca. 2200 Simca bat.
-Orduan kotxe eukitzea...
-Bai. Dezente ibili zan orduan kotxiakin.
-Kamiñue ein zanian bateko kotxia eta besteko motorra, danak (...)
-Hemen kotxe asko.
-Gazte-jente haundie zeon ba. Bakizu, hogetamaxei baserri die. Ta geo berriz, iñora lanera ere kotxez ateatzen zien. (Batzuk ateatzen zien baiña) artien basarrin, batzuk morroi (...)
-Orduantxe mobidu zan jendia, kamiñua ein zanin. Asko hamengo gazte jendia. Asi ke bestela oiñez. Nere anaia ta oiñez juten zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia