Azkoitia (Gipuzkoa)

Garia lantzen

Garia lantzen Garia auzolanean egiten zen. Garia horitzen zenean, ebaki egin behar izaten zen: lehen igitaiarekin, gerora makinarekin. Azaoak nola lantzen zituzten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garia auzolanean egiten zen. Garia horitzen zenean, ebaki egin behar izaten zen: lehen igitaiarekin, gerora makinarekin. Azaoak nola lantzen zituzten azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Garie eta artoa eitten zenuen garaien, auzolanean eitten zan?
-Bai, asko bai. Bueno, artuukin ez, gariikin bai. Gariye eitten zan lelengo eta gero burutu ta heldu eitten zanian, horizten zanian gero ordun ebai in ber izeten zan, ta lelen-lelengo gaiñea iitaiekin ebaitzen zan. Da gero makinak azaldu zien, baiña geo gariye zea eitteko, alie ataatzeko makiñie ber zan, gero hasi zien lastue lelengo burukin alie atea burue eta gero lastuakin txikiu te, lasta txikie gero ganauentzat zera eitten hasi zan. Baiña gero halakotxe lastue. Azaorik aittu al dezu behiñ'e?
-Bai.
-Guk azaun lotzen gendun da.
-Azaoa nola izaten zan, bola itten zenuen?,
-Azaue? Holaxe mordo bat hartu da gero zera ein, lotu, da atzera buelta ein da berai sartu. (...)
-Eta azao hoiek zertako?
-Azao hoiek geo itten zien makiñan, danborrien, zera itteko makinakin, han burue kentzen zitzeten da azao haiek osoik geratzen zien. Da haiek danak (batzen zittuen). Ta artue berriz, artue, oilluek baldin bazeuren lurriin, da bestela errotara eaman eta iriñe ein da etxin artue erreta jan; da bestela ganauei eman iriñ haure ta. Artaburue're bai ta artalie're bai ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia