Donostia (Gipuzkoa)

Anaia hil zitzaion gerran

Anaia hil zitzaion gerran Gerra hasi zenean, zazpi senide ziren, eta soldadu joatea tokatu zitzaien bi anaiari. Senarra ere gerran ibili zen. Anaia gerran hil zitzaion, 23 urterekin, Castellón. Igarako baserri ia denetan hil zen mutilen bat. Kintak. Beste anaia txofer ibili zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-103-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, zazpi senide ziren, eta soldadu joatea tokatu zitzaien bi anaiari. Senarra ere gerran ibili zen. Anaia gerran hil zitzaion, 23 urterekin, Castellón. Igarako baserri ia denetan hil zen mutilen bat. Kintak. Beste anaia txofer ibili zen.

Transkripzioa

-Gerra hasi zanian, “pues”... tristura galanta!
-Nola akordatzen zea gerra hasi zala ta… nola, nola jakin zenuten?
-Ez takit pa nik nola. Nola, nola, nola... nola esan´e ez dakit. “Lo único”... hoixen, giñan zortzi senide. Zazpi senide izango giñan etxian, eta soldadu tokatu zitzaiyoten bi anaiyei. Soldadu jun zian /juntzian/.
-Gerra garaiyan?
-Gerran, gerraa, bai. Ta gizona, bestia.
-Orduan, nazionalekin.
-Bai. Bestia, gizona, oain... gizona difuntua nuna. Baiño bi anaiyak. Ta bat hil zitzaigun han, gerran. Hogeita hiru urtekin mutill bikaiñ askua. Geo, ezta baserrik bat bakarrik Igara barriyua da, e. Igara... Monte Igeldotik han haruntzaldeko barranka, Usurbil aldeko barranka hoi... hor baserri granoik ez da /ezta/ ia mutil bat hil ez zen /etzen/ baserririk. Askotan kontatzen aitzen giñan: ta hau ta hua ta... Hura, hau ta...
-Orduan, kintak... Kintak harrapatuta, orduan?
-Bai, kintak o kintaik gabe o... Kinta asko zien, e. “Del treinta y… seis al veintinueve!” zan. Zarrena “veintinueve”-kua zan, ta aber. Sei urteko kintuak harrapatu zituzten.
-Eta nun, nun hil zan anai hori?
-“Castellón”.
-“Castellón”?
-“Con veintitres años”.
-Eta bestia? Nundik ibili zan?
-Bestia...
-Elkarrekin ibili ziran ala…?
-Ez. Txofer ibili zan.
-Txofer?
-Bai. Arrixku haundiyak ibili omen zitun, baiño... Txofer ibilli zan. Ta oandikan goatzen naiz difuntuak etxea etorri, bakaziyuakin ta /da/, gripekin o neon ni, ohiyian ta /da/: «Ai, Ramona, banian! Nahiko niñan nik ere... -Agustiñ zan bestia, txofer ibili zana- Austiñek bezela txofertza ikasi izan banu nik ere. Nahiko niñen! Ni ere ibilliko nitzenan...». Oaiñ, retaguardia esaten zitzaiyon... «Ibilliko nitzenan»...
-Klaro...
- ...esan zin, bere penakin, eta oaindikan oaintxe esan balia bezelaxe goguan dakat, e. Oaintxe esan balia be... esan bazian bezelaxe goguan dakat.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia