Donostia (Gipuzkoa)

Mendiko zuloa gordeleku eta hozkailu

Mendiko zuloa gordeleku eta hozkailu Hozkailurik ez zuten, baina zulo batean sartzen zuten janaria. Gerra denboran, Cervera ontziaren bonbak. Zuloa egin zuten mendian, ezkutatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-103-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hozkailurik ez zuten, baina zulo batean sartzen zuten janaria. Gerra denboran, Cervera ontziaren bonbak. Zuloa egin zuten mendian, ezkutatzeko.

Transkripzioa

-Periodikoik´e ez gendun.
-Alaba: Baiña iturri onduan...
- Iturri onduan in zuten, gue gerra denboran, bakizu... Gerra denboran ze... ze zea zan. Zuk, ez zea /etzea/ zeatuko, baiño... Cervera esaten zitzaiyon barku haundi bat, ikaragarrizko kaiñonazuak botatzen zitun. Urrutitik, e. Hemen isla baiño han, e, urrutiyotikan, e! Ta gue etxea bakizu nun zan Igara zea... nun esaten dizuten?
-Bai, eta haraiño?
-Haraiño? Añorgaiño´re bai!
-A bai, e?
-Bai. Eta han botatzen zituen, ta ba: ”Hauxe dek, hauxe!”. Halakon batian hemen sartuko zaigu eta... gue anaiyak eta osabak eta, sasoikuak eta... ba al dakizu ze in zuten /intzuten/? ”En un montibulo” o nola esaten da /esatea/? Zea, mendi... mendi ze batian zulua in zuten. Tunela bezela in zuten /intzuten/. Lurra kendu, ta zulua.
-Bai. Hor ezkutatzeko?
-Han, hara juten giñan. “Oaintxe… hasi dek ba oiañ´e, eta guazemak!”. Juten giñan ta hua zan oso toki freskua. Ta udara partian “pues” esniak hara eamaten giñuzen.
-Aaaa... Orduan hori zan zuen frigorifikua, gero?
-Hua zan gue frigorifikua.
-Freskera?
-Bai. Ta zea... Cervera etortzen zanian´e hua zan gue gordelekua.
-Gordelekua?
-Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia