Donostia (Gipuzkoa)

Kanilako ura eta komuna

Kanilako ura eta komuna Kanilako ura noiz jarri zuen anaiak, bera ezkondu ondoren. Iturrira kalderarekin, ur bila. Komuna nolakoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-103-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kanilako ura noiz jarri zuen anaiak, bera ezkondu ondoren. Iturrira kalderarekin, ur bila. Komuna nolakoa zen.

Transkripzioa

-Orduan, kanilleko, kanillako urik ez zenuten.
-Kanilleko urik ez, ez, ez. Ez, geroa, gero bai.
-Nora...?
-Geroa, oain dala urte batzuk, ni ezkondu ta handik geroa anaiyak... Igeldon barrena o ekarri zun ura etxea. Bai.
-Aaaaa. Eta orduan zu umia ziñala-ta, iturrira. Eta nora juten ziñaten ur billa?
-Kalderakin. Bai ba. Kalderakin.
-Eta ur billa, janariya prestatzeko, garbitzeko...
-Daneako.
-Daneako?
-Deneako. Komuneako… Deneako.
-Eta komuna Nolakua zan?
-Behiyakin ta /da/ denakin.
-Komuna nolakua zan?
-Komuna? Eseri-alkiya bagendun ta, bere atiakin. Ate txikiyakin ta /da/ iña zan, ta zea zun: goitikan behiyan...
-Alaba: simaur pilla.
-Simaur pilla ez, pixa zulua. Ta txuxen hara juten zan.
-Ikuilura juten zan.
-Ikuillua, ikuillua, bai.
-Eta ze zekan, tapa edo...?
-E?
-Ze zan, egurrezkua, kumuna?
-Egurrezkua.
-Eta bazekan...
-Egurrezkua ez. Atia bai, baiña bea ez. Holakua zan.
-Holakua ?
-Bai, Roca, be tapakin.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia